A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.
Presak hil egiten du, lagun! – Kordobako AHT istripuaren inguruko hausnarketak
Atzo, igandea, istripu lazgarri bat suertatu zen Adamuzen (Kordoba), Malaga-Madril bidea egiten ari zen IRYO konpainiaren AHT batek errailetik atera, ondoko bidean sartu eta kontrako noranzkoan zihoan Renfeko beste AHT bat bortizki jo zuenean. Horren ondorioz, testu hau idazteko unean, 39 pertsona hil dira, baina 150 zauritik gora daude -batzuk larritasun handienekoak- eta kontaezinak dira desagertuak; beraz, ziur asko, heriotza-kopuruak gora egingo du.
Honaino teletipoen irakurketa hotza. Baina, ezbeharraren arrazoiak argituko dituen ikerketaren emaitzak ezagutu ez arren, tragedia honen azterketa sakona egin nahi dugu: (HEMEN)