Asteroko buletina
Azaroan ortzia, urte onaren mentura

Bizi baratzearen plaza

A Planeta
A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.

Patagoniako suteak: auto-antolaketa, errepresioa eta… hipotesi sionista bat?

2025-02-10 13:30

Aste honetako Amalurraren egitarauan Argentinako ingurumen egoeraren berri ematen dugu. Alde batetik, Kordobako probintziako Las Chacras Irrati Komunitarioko El Reloj en Cuenta Regresiva (Atzeraka doan erlojua) izeneko programa anaia ekarri dugu. Horrela hasten da gure lagun eta lankide Juan Manuel Izzo «Ingurumen-borroka hausnarketara irekia» programa. Hemen eskaintzen dugun azken saioan, Marcela Martín elkarrizketatu dute, A Planetan aztertu genuen Punillako autobiaren aurkako mobilizazioengatik auzipetutako bat. Era berean, Argentinan gertatzen ari den harrapaketa estraktibistari buruzko beste elkarrizketa bat ere egin dute, Catamarcan, Argentinako probintzia pobretuenetako batean.

Amaitzen dute irratsaioa gaur egun Argentinan, zehazki Patagonian, gertatzen ari diren suteekin. Hauek dira, iragartzen duen bezala, «iragarritako tragedia bat, arduragabekerien batuketa bat». Alde batetik, Amalurran esaten dugun bezala, orain uda delako, eta jakina, dena lehorrago dagoelako. Are okerrago krisi klimatikoak okerrera egiten duen heinean: historian aurrera egin ahala, hori da jarraibidea, baina berriro ere urtarrilik beroenaz ari gara (1,75 ºC industriaurreko tenperaturaren gainetik). Hori, Argentinan eta beste herrialde askotan lehorte eta euri gutxi eragiten du. Baina baita gobernuak bultzatzen dituen politikengatik, baso-interesengatik, nekazaritza-negozioagatik, espekulazioagatik, turismoagatik, etab. (irakurri artikuloa HEMEN)

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora