Bizi baratzearen plaza

A Planeta
A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.

Oilwatch Latinoamerika: Petrolio zibilizazioaren garaia amaitu behar da

2026-04-18 01:15

Oilwatch Latinoamerikako ADIERAZPENA:

Erregai Fosilak Uzteko Trantsizioari buruzko Nazioarteko Lehen Konferentziaren eta Fosilik Gabeko Lurraldeen Araberako Konferentziaren esparruan (Santa Marta, Kolonbia, 2026ko apirilaren 24tik 29ra)

Santa Martara iritsi ginen oroimena piztuta. Ibai zaurituekin, eusten dioten lurraldeekin, amore ematen ez duten herriekin. Ziur gaude petrolio zibilizazioaren garaia amaitu egin behar dela.

Topaketa hau krisi klimatikoari heltzeko beste bide batzuk irekitzeko saiakera gisa agurtzen dugu, eta borroka-komunitateek eta gizarte-erakundeek parte hartuko duten gune gisa, beren ahotsa eta ezagutzak ere batuko baitituzte. Baina, era berean, argi eta garbi esan nahi dugu ez dela nahikoa «trantsizio energetikoaz» hitz egitea, urrats irmo eta berehalakoak eman behar ditugu bizitzaren harraparitzean oinarritutako eredu zibilizatorio honen aldaketa sakon baterako; espazioak zabaldu behar ditugu, herriak izan daitezen historiaren norabidea aldatuko dutenak. Trantsizio energetikoa botere korporatiboak harrapatzeko arrisku handia dago, energia-iturriak aldatzera edo gehitzera murriztuz, erauzketa-eredua, kontsumo masibokoa, erreproduzituz eta desberdintasun historikoak sakonduz.

Hamarkada askotan, Hego Globaleko herriei esan ziguten petrolioa zela lortu beharreko helmuga; hura gabe ez zegoela etorkizunik. Gure gizarteak aurrerapen eta garapen promesetan bildu ziren petrolio errentara joz. Baina promesa hori tranpa bat izan zen, ez zen inoiz gauzatu, eta hori nabarmena da petrolio-eskualdeetan eta petrolioa esportatzen duten herrialde gehienetan.

«Baliabideen madarikazioa» ez da halabeharrezko fenomenoa, baizik eta mendekotasuna iraunarazi eta alternatibak eraikitzeko aukerak mugatu dituzten erabaki politikoen emaitza. Petrolio-ilusioak gutxi batzuen pilaketari eusteko balio izan du, askoren eta ororen sakrifizioaren kontura. Gure mendekotasuna ez da naturala, politikoa da. Eta apurtzea ez da ia aukera tekniko bat, duintasun-ekintza bat baizik.

(JARRAITU)

atzera
gora