Azila hotz, negua motz; azila bero, begua gero.

Bizi baratzearen plaza

A Planeta
A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.

Lurraren defentsa: Larrialdi ekologikoa gainditzeko ezinbesteko borroka

2026-05-21 15:55
EH Bizirik

Gizakiaren biziraupenerako ezinbestekoak ditugun ekosistemetan eragiten ari garen sakoneko aldaketek gaur egun bizi dugun larrialdi ekologikora ekarrigaituzte. Sakoneko aldaketa horien neurgailua da Stockholmeko Erresilientzia Institutuak egindako txostena, Lur planetaren 9 muga biofisikoen gainekoa.

Txosten horren arabera, Lur planetako bizitzak gaur egun ezagutzen dugun moduan jarrai dezan, ezinbestekoa da 9 muga horiek, denak, zona seguruaren barruan mantentzea. Larrialdi ekologikoan gaudela diogu, 9 muga biofisikoetatik 7 jada zonalde segurutik kanpo daudelako eta haietako bakar batek bere baitan kolapsatuko balu ondorio larriak eragingo lituzkelako izaki bizidunontzat.

Alterazio biofisiko hauen jatorria gizakiak inguru naturalarekin erlazionatzeko duen moduaren ondorioa da, inolako zalantzarik gabe. Nekazaritza industrial eta intentsiboak, esaterako, nitrogeno eta fosforoaren zikloaren alterazioa, desertifikazioa, biodibertsitatearen galera eta ur gezaren eskuragarritasunean arazo larriak eragin ditu.

Bilakaera horretan jauzi esanguratsuena Europa mailan bigarren Mundu Gerraren ondoren gertatu zen, orduan hasi baitziren ongarri kimikoak eta pestizidak erruz erabiltzen, trakzio mekanikodun traktoreekin lan egiten eta leku lehorretako akuifero eta erreketako ura modu masiboan ponpatzen. Berrikuntza teknikoekin eta kapitalismoak exijitzen duen hazkuntza ekonomiko etengabearen ondorioz, teknika hauen erabilera areagotu zen, lurren produkzioa gero eta gehiago handitzeko edo, gutxienez, ez gutxitzeko.

(JARRAITU IRAKURTZEN)

Maiatzaren 23an mobilizatu!
Bilbo plaza (Gasteiz)  18:00

LURRA DEFENDA DEZAGUN!
MAKROPROIEKTURIK EZ!

atzera
gora