Astelehenero 8:00etan zure epostan
Itxaropenaren garra jende askoren barruan piztu zen urriaren 17an Limogesko kaleetan. Ikasleak, merkatariak, nekazariak, ekologistak, anarkistak, komunistak… bizitza eta natura ito, estutu eta urratzen dituen sistema zapaltzaile baten aurka batu ziren ideologien eta bizi-jarreren multzo oso bat. Martxa udaletxera iristen joan zen; beste norabide bat har zezakeen, baina, egia esan, zentzua zuen hara hurbiltzeak, “Mairiea” milaka pertsonak manifestatzen zuten erabakiak hartzearen sinboloa da.
Talde batek udaletxeko leiho batzuk apurtu zituen eta piztu zuten suak eraikina erre zuen. Dorre historiko ospetsua sutan erre zen.
Bideoak daude, pertsona askok beren mugikorretako pantailen bidez ikusi zituzten gertaerak; baina bakar batean ere ez da inor bereizten sutearen erantzuletzat jotzeko. Badakigu, zoritxarrez, frogarik ez izateak ez duela inor salbuesten “justiziak” akusatzetik.
H. eta Y. justiziaren biktimak izan dira.
Hk, 34 urte ditu. Familiak eta ezagutzen dutenek honela deskribatzen dute: “gazte sentibera, natura maite duena eta indarkeriarik gabea”. Gazte bat atxilotu dute frogarik gabe. Naturaren defentsarekin konprometitutako gaztea. Limousin mendietako biztanleekin harremanak dituen gaztea. Epaiketa baino lehen komunikabideetan akusatutako gaztea. Gazte estigmatizatua hainbeste milaka pertsonaren borrokarekin bat egiteagatik. Errugabe gaztea.
Eta Yk, 66 urte ditu. Igeltseroa, poeta, artista, maitekorra. Frogarik gabe atxilotu dute. Akusatua epaile baten epaia baino lehen. Estigmatizatua, hirien aldiriak estigmatizatzen diren bezala, pobretutakoak, arrazializatuak, soldatarik gabekoak, gutxiengo kolektiboak, mendietako jendea, migratzaileak.
Fiskaltzak orain arte ez du bere erruduntasunaren frogarik txikiena ere aurkeztu. Hri. eta Yri., besteak beste, gaizkile elkarte bateko kide izatea leporatzen zaie. Gaizkileak dira gaizkia egiten dutenak. Zein da sistema definitzen duen gaitz hori? Nor dira onak?
Hona hemen Limousingo Mendien Batasunaren hitzak (urriaren 22koak):
(SEGI IRAKURTZEN)
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545