Astelehenero 8:00etan zure epostan
Irailaren 21ean, Zuhaitzen Monolaborantzen aurkako Nazioarteko Egunean, erakundeek, sareek eta mugimenduek erresistentzia ospatzen dute eta beren ahotsak altxatzen dituzte zuhaitz-landaketa industrialen hedapena gelditzeko eskatzeko.
Landaketa horiek lurraldeak inbaditzen dituzte eta herri eta komunitateen bizimoduari eragiten diote. Eguna 2004an izendatu zuten, Brasilgo zuhaitz-landaketa industrialen aurka borrokatzen duen sare komunitario baten topaketa batean: Desertu Berdearen aurkako Alerta Sarea.
"Basamortu" izendatzeko arrazoiak, era berean, monolaborantza horien errealitateari buruzko hausnarketa eskaintzen du. Izan ere, ekosistema bat ere ez da espezie bakar batekin ulertzen. Basamortu deitzeak adierazten du ez dela beste espezierik bizi, ezin dela besterik bizi (berez basamortua hitza ez da egokiena, basamortua ere ekosistema bat delako - monolaborantza horiek baino gehiago).
Duela hamarkada batzuetatik hona, instituzioek eta enpresek azkar hazten diren espezieen monolaborantzak sustatzen eta garatzen dituzte eskala handian, zelulosa, zura eta biomasa ekoizteko. Horiei gehitu zaie azken urteotan joera berri bat klima-aldaketari aurre egiteko ideia faltsuaren pean, bioerregaiak ekoizteko eta ustezko karbono-biltegiak sortzeko landaketak bultzatzen dituena.
Monolaborantza horiek guztiek (berez oso espezie gutxitara mugatzen direnak) ekosistema errealak ordezkatu eta suntsitu dituzte; baliabide-komunitateak, haien habitatak, espazio sakratuak eta paisaiak baztertu eta eskuratu dituzte; uraren erabilera kontsumora desbideratu dute, eta beste ingurumen-hondamendi batzuk ere eragin dituzte, espezie batzuen sukoitasunak suteetarako joera eragiten baitu, uda honetan Biscarrossen (Landak, Frantzia), Riglosen (Huesca) eta hainbat lekutan erakutsi duen bezala. Patagoniako pinuen landaketek eragin zituzten 2021eko, 2025eko eta aurtengo suteak, bai Argentinan, bai Txilen (kasu honetan eukaliptusa ere bai).
(SEGI IRAKURTZEN)
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545