A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.
Iberdrolak kalte-ordaina ukatu dio Tupinamba herriari
2023-04-18 12:05
Euskal Herritik (Euskal Herria), Iberdrola energia-enpresaren egoitza eta etxe nagusia dagoen tokitik, Brasilen egindako salaketen berri ematen du A Planetak, eta zehazkiago, orain Itapebin (Bahia estatua). 2022ko abenduaren 27an, izen bereko urtegiaren kudeaketa txarra izan zuen, eta sei uhateak bat-batean irekitzean, hiri horretako eta Belmonteko udalerriak urpean geratu ziren, 100 km beherago (ikusi mapa). Ez da hau gertatzen den lehen aldia. Uholdeak eragin nabarmena izan zuen bi tokietako Tupinamba komunitateetan. (Jarraitu irakurtzen)