Astelehenero 8:00etan zure epostan
www.nonormal.org
Mirariren batengatik Irango gerra gaur geldituko balitz ere, munduan dagoeneko egindako txikizioaren ondorioz, krisi ekonomiko handi bati aurre egin beharko diogu, hain zuzen ere finantza-burbuilarekin batera, bestelako hamaika hauskortasun metatu diren garaian. Baina, gainera, gerra ez da amaitzen ari.
Gertatzen dena gertatzen dela, ez gara itzuliko komunikabideek «normaltasun» deitzen dioten horretara (nahiz eta «normaltasun» hori kontraesanez eta praktika lazgarri eta nazkagarriz beteta egon).
Ez da statu quo-a berreskuratuko. Zure bizitza, irakurle maitea, betirako aldatu da.
Jaitsi kartela HEMEN
Aldaketa horrek bizi-kalitatearen galera handia ekartzea, edo gizartearen eraldaketa osasunaren eta jasangarritasunaren aldekoa izatea, etortzeko dagoenari ematen diogun erantzunaren araberakoa izango da.
Hazkunde ekonomikoaren atzetik jarraitzen badugu, epe luzean edo ez hain luzean, hondamendia, langabezia eta eskasia izango ditugu, miseria ezagutzeraino.
Jendearen beharrak erdigunean jartzearekin batera, iraunkortasunaren alde egiten badugu, mundu hobea eraiki ahal izango dugu.
Garaia da. Ez gero, orain da. Ulertu behar da, eta ulertarazi, ez dagoela atzera bueltarik. Lehen aldatu beharra zegoen; orain, aldaketa ezinbestekoa da.
Hori dela eta, 30 pertsona baino gehiagok (zientzian, dibulgazion eta aktibismoaren dabiltzanak) estatu osoa zeharkatuko dute astebetez (apirilaren 13tik 19ra) hitzaldiak eskainiz. Hau amaitu dela erakutsiz. Aldatu egin behar dugula. Aldatzea ona dela. Alda dezakegula.
Guztiek aurkezpen bera baliatuz. Guztiak mezu berarekin. Bakoitzak, ulertzeko eta azaltzeko duen moduarekin. Bakoitzak, bere denbora eta gogobizia jarriz helburu komunaren alde.
Hurrengo post-ak hitzaldi hauek emango diren egun, ordu, hiri eta helbideen zerrenda jasoko du. Ahalik eta areto handienak lortzen saiatu gara, ahalik eta jende gehien etor dadin.
Eta hor sartzen zara zu, irakurle maitea.
Bila ezazu zugandik hurbilen dagoen solasaldia, eta etor zaitez pertsona batek lagunduta, horrelako solasaldi batera inoiz joango ez den pertsona horrek lagunduta. Hizketaldi honek agian bizitza aldatuko dio zorigaitzez etorri behar duten gertaerak etortzen direnean.
Orain da unea. Unea sortzearena. Egin dezakegu.
Hasi da Normala Ez Bira. Zurekin kontatzen dugu!
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545