San Gregorio, martxoaren hamabian, kazkabarra hotzetan.

Bizi baratzearen plaza

A Planeta
A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.

Ez bakarrik lur arraroak, Ez bakarrik Ukraina (II)

2025-06-23 11:12

Argazki nagusia: Sebastião Salgado

2025eko maiatzaren 17an argitartutako «Ez bakarrik Ukraina, ez bakarrik lur arraroak»» idatzian aire zabaleko meatzaritzari buruzko problematika desberdinei buruz (aire zabaleko meatzaritza berez arazo bat da) aritu ginen. Hor geroztik kasu berriak gehitu behar ditugu. Hain gai zabala eta erauzketa-erasoko unerik gorenean jorratzearen arazoa da.

A Planetaren jardueraren kasu nagusietako bat eta artikuluan aztertzen zen kasuetako bat, Santa Martaren 5 defendatzaileena, jakin genuen kasuaz arduratzen zen epailea kargugabetzen zutela interes-gatazkagatik: Guardia Nazionaleko kide izan zen. Gogora dezagun gerrilak 1989ko gerra zibilean egindako krimen bat leporatzen zitzaiela. Egunetara, El Salvadorreko meatzaritzari beste elementu bat gehitzen zitzaiola ere argitaratu zen: torioa, erregai nuklear gisa erabiltzen zena, esperimentazio fasean zegoena.

Idatzi eta astebetera, Sebastião Salgado argazkilari ospetsua hil zen Brasilen. Hilean, herrialde horretako lagun batek, meatzaritzaren aurkako aktibista eta Euskal Herrira horregatik etorri zenekoa, laguntza eskatzen zidan txosten bat banatuz.

Asteetara, ustelkeria eskandalu batek Espainiako gobernua Nafarroakoarekin lotura argiz zipriztintzen zuen. Azpiegituren esleipenen truke komisioak kobratzeagatik Santos Cerdán protagonista duen ustelkeria kasu honetan, Nafarroan proposatzen duten proiektuetako baten kasua sartzen da,  Muga meategiarena. Meatze-proiektu horri Megado Minerals enpresako beste baten iragarkia gehitu behar zaio, Iberian Copper poyektoarena (Kobre Iberikoa). (SEGI IRAKURTZEN)

atzera
gora