Astelehenero 8:00etan zure epostan
Antonio Aretxabala
Gaur egun, Esako urtegia handitzeko lanek geldirik jarraitzen dute behin eta mila aldiz salatutako ezegonkortasun geoteknikoen ondorioz, mende laurdena betetzen. 2001eko maiatzaren 18an, Aznar Gobernuko orduko Ingurumen ministroak, Jaume Matasek, Esako urtegia handitu izanaren lehen harria jarri zuen. Jaume Matas gero ustelkeriagatik zigortua suertatu zen (besteak beste, Palma Arena eta Noos auzia eta 2020tik kartzelatik ateratakoa).
Esako handitzeko proiektua 2006. urtean burutu behar zen 113 milioi euroren truke. Azken aurreikuspenek, 500 milioi ingururen ondoren, 2030etik gora egin dute. Hurrengo bideoko 5. minututik aurrera, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) komunikabideei bidalitako prentsa-oharren laburpen bat ikus daiteke, bertan lanaren burutzea 2009rako iragartzen. Gero 2015erako, 2016, 2017, 2019, 2020, 2021, 2023, 2024, 2027, 2030… (beheko estekan agertzen den bideo laburrean ere bai).
Proiekuak amaitu gabe jarraitzen du. Duela hiru urte baino gehiagotik ezin du aurrera egin, hainbat arazo geologiko, ezegonkortasun arazo eta proiektu-aldaketa berri baten zain dagoelako (duela hamarkada bat onartutako 4. proiektua). Ez ditu betetzen proiektatu zen garaiko segurtasun-araudiak, eta are gehiago Espainian presen eta urtegien segurtasunari buruz egun indarrean daudenak, batez ere 264/2021 Errege Dekretuak arautzen dituenak eta TED/934/2025 Aginduak osatzen dituenak.
(Jarraitu irakurtzen)
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545