Maiatzean euri, uzta jori.

Bizi baratzearen plaza

A Planeta
A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.

Elkartasuna: Amalurrako defendatzaileen aurkako kriminalizazio-prozesuetatik urtebetera

2025-12-18 22:56

Iazko abenduan, Amalurrako defendatzaileen aurkako hainbat lege-prozesuk bat egin zuten gure geografian eta itsasoetatik haratago. Aroztegiako 7ak babesten ari ginela, salaketa neurrigabea zela eta, beste kasu batzuk ere iritsi zitzaizkigun, eta haiei elkartasuna adierazi genien. Esate baterako, Coyuleko 21 aktibistak, beren lurraldean (Oaxaca, Mexiko) makro-gune turistiko bat eraikitzearen aurka zeudenak, eta Punillako (Kordoba, Argentina) 6ak, autobia bat eraikitzearen aurka zeudenak.

Urtebete geroago, poztu egin gara El Coyul komunitate indigena chontaleko 21 lagunentzako ABSOLUZIO EPAIA deklaratu duten auzitegien ebazpena ezagutzeaz. Pertsona horiek APIIDTT (Lurraren eta Lurraldearen Defentsarako Istmoko Herri Indigenen Batzarra) osatzen dute.

Bestalde, Punillako 6ak gaur, abenduak 18, daude deituta Cruz del Eje epaitegietan deklaratzera. Seiak 2022ko abuztuan Cosquin-en egindako ingurumen-manifestazio batean parte hartzeagatik daude inputatuta, Punillako autobiak eragindako gatazkaren esparruan; beraz, 3 urte dira harlauza hori gainean zutela bizi zirela. Hemendik onena opa diegu, eta haien kasua lehenbailehen ezaba dezaten, Coyulekoa bezala.

(Jarraitzen du)

atzera
gora