Asteroko buletina
Azaroko eguna, argi orduko iluna

Bizi baratzearen plaza

A Planeta
A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.

Coyul-eko defendatzaileen aurkako kriminalizazioa gelditu

2024-12-27 12:53

Aroztegia, Santa Marta (El Salvador) edo Punilla (Cordoba, Argentina) bezalako kasuei ekosistemaren 21 defendatzaileren jazarpena ere gehitu behar diegu, Coyulen, Istmo de Tehuantepec eskualdean (Oaxaca, Mexiko). Haiek Chontal komunitate indigenakoak dira, eta Mexikoko eta Planetako ekosistema baliotsuenetako baten urbanizazio-proiektuari egin behar diote aurre, hala nola manglarreko itsasertzeko sistemei.

Hemen, Euskal Herrian, oso ondo dakigu zein mugatara irits daitekeen kapitalismoa turistifikazio eta desarrollismo jardueretan, eraikuntza jardueretan (suntsipena). Horregatik, gure elkartasuna adierazi nahi dizuegu, eta bat egiten dugu kriminalizazioa bertan behera uztea eskatzen duten erakunde eta pertsona guztiekin,  eta era berean proiektu suntsitzaile hau nahi ez duten tokiko komunitatearekin ere.
(Jarraitu irakurtzen)

Coyul ez dago bakarrik!
Ekintzaileen aurkako jazarpena gelditu!

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora