Dagonileko euria, ardoa eta eztia.

Bizi baratzearen plaza

A Planeta
A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.

COP30etik hilabetera, Brasilek Amazonaseko kostaldean petrolio-ustiapena baimendu du

2025-10-29 23:29

Albisteak hunkitu egin du herrialdea: Lularen gobernuak, Brasilen, Bellem de Paran (COP 30), 30 Klima Goi-bilera ospatu baino hilabete bat baino lehen, Amazonasen bokaleko kostaldean petrolio-esplorazioa baimendu du, eta horrek protestak sortu ditu.

Nola gerta daiteke hori gobernu horrek munduko borroka klimatikoaren bultzatzailetzat jo duenean bere burua? Gailur hau hain garrantzitsua denean? Non geratzen dira lider klimatiko bihurtzeko asmoak? Duela urtebete (2024ko azaroa) G20ko goi-bileran «Gobernu klimatiko indartsuago bat behar dugu» esan zuene Lulak. Dubaiko 28. COPen erregai fosilekiko mendekotasuna murriztea esan zuenean, zer mezu bidaltzen dio Brasilek beste herrialdeei mobilizatu ditunean COPera joan daitezen eta konpromisoak har ditzaten?

Bizitzaren ironiak, Indonesian gaur (urriak 24), Lulak dio Brasil liderra dela energia garbian (JARRAITU)

atzera
gora