Asteroko buletina
Akazia lore, antxoa urre

Bizi baratzearen plaza

A Planeta
A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.

Carlos Taibo Donostian eta EHn

2024-11-29 18:48

Carlos Taibo idazlea eta ekintzailea izango da Euskal Herrian abenduan. Hain zuzen
Bilbon, Donostian, Errekaleorren, Galdakaon eta Basaurin izango da hitz egiten, oraingo honetan gaia "Autogestioa, elkarri laguntzea: zer esan nahi du gaur egun libertarioa izateak?" izanez.

Donostian Abenduaren 10n izango da 19:30etan Birunda espazio autogestionatutan
 (Abuztuak 31 Kalea, Alde Zaharra)

Carlos Taibo Politika eta Administrazio Zientzietako irakaslea izan da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta hogeita hamar liburu baino gehiago idatzi ditu. Bera gaiak izan dira globalizazioa, deshazkundea, demokrazia zuzena eta anarkismoa, eta aditua da Ekialdeko Europako historian.

Eta zer da XXI. mendean libertarioa izatea? Hori Taibo berak erantzungo du, baina bere ustez, "gure gizarteen autokudeaketa, desmerkantilizazioa, despatriarkalizazioa eta behin betiko deskolonizazioa defendatzea esan nahi du, berehala gerta daitekeen kolapso baten ondoriozko erronken kontzientziatik".

Jarduera honen antolatzaileak dira: CNT Gipuzkoa, Lumaltik, Kaxilda, A Planeta, Birunda

Taiboren hausnarketak: www.carlostaibo.com
Taiboren liburuak: www.catarata.org/search/?q=taibo

 
atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora