Astelehenero 8:00etan zure epostan
AHT Gelditu! NAFARROA
Aurreko Gabonetan, Garraio Ministerioak jendaurrean jarri zuen Iruñea eta Altsasu arteko AHTaren Informazio-Azterlana. Gogoratu behar da 2018an tarte luzeagokoa bat aurkeztu zuela, Iruñea eta Euskal Y-aren artekoa, oraingo honek baliogabetu duena. Bigarren Azterlan honetan, bi trazadura- aukera aurreikusten dira: Ipar (1) eta Hego (H). Biak bat datoz Itza Zendean zehar egiten diren lehen 12 kilometroetan, baina gero, Sakanako korridorean zehar banatzen dira, eta gero amaieraren azken 4 kilometroetan elkartzen dira berriro, Altsasu baino pixka bat lehenago. Azterlanak egiten duen irizpide anitzeko azterketan, I aukera gomendatzen da, Sakanako ibilbidearen zati esanguratsu batean egungo trenbidearekin bat datorrelako. Proiektuaren kostua 700 m €-tik gorakoa da bi aukeretarako. Honaino, Azterlanaren azaleko analisia.
Baina sakon azter dezagun. Hona hemen bertatik ateratako ondorioak:
1. GASTEIZ ALTERNATIBAREN ALDEKO ERABAKIA HARTUTA DAGO
Azterlan honek erakusten du Estatuak aspalditik aukeratu zuela Gasteiz alternatiba. Zergatik? Izan ere, baliogabetu egin dute 2018ko lehen Informazio-Azterlana, hasieratik Ezkio alternatiba kontuan hartzen zuena, xehetasun guztiekin deskribatuz; ez orain bezala, Etxarri Aranatz inguruan bi aukerekin (I eta H) duen lotura hipotetikoa bakarrik aztertzen baitu. Gainera, Azterlanean zehar Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko bi alternatibetako edozeinekin (Ezkio edo Gasteiz) bateragarria dela azpimarratzen bada ere, Azterlana 10 km gehiago Olaztiraino egiteak, eta ez Etxarri Aranatzeraino, -non bi aukerak bereizi beharko liratekeen-, argi uzten du Estatuaren asmoa.
2. ZUNDAKETA-KANPAINAK ITXURAKERIA BAT IZATEN ARI DIRA
Gasteiz alternatiba aldez aurretik erabakita badago, zertarako balio dute teorian alternatiba baten eta bestearen artean erabakitzeko egin behar ziren zundaketek? Azken bi urte eta erdi hauetan, bi zundaketa-kanpaina desberdinetan ia ezin izan dute bat ere egin, udalak eta AHTaren aurkako mugimenduaren oposizioagatik, Azterlanean jasota geratu den bezala. Hala eta guztiz ere, zundaketak eginda zeudela zioen intoxikazio informatiboa etengabea izan da. Nor engainatu nahi dute?
3. EGUNGO BIDEARI ITSATSITAKO AUKERA GOMENDATZEN DA Azterlanean irizpide anitzeko egiten da, ingurumen-gaiak, ekonomikoak, lurralde-egituraketakoak eta funtzionalak kontuan hartuz, eta ondorioztatu da I aukera hobea dela, Hk baino inpaktu ekologiko txikiagoa duelako, Sakanako ibilbidearen zati handi bat egungo bideari itsatsita doalako. Gomendio horri jarraituz, zergatik ez da 0 aukera hautatzen – egungo trenbidea-?; izan ere, bera da ekologikoena, ekonomikoena eta lurralde kohesio handienekoa, ibilbideko geltokiei zerbitzua ematen die eta.
4. ZABALERA-TRUKAGAILUA ALTSASUN: TONTOTZAT HARTZEN GAITUZTE ALA?
Azterlan osoan deigarriena da bi aukeretan, l-an zein H-an, Altsasura iristean trenak zabalera- trukagailu batetik igarotzen direla, hau da, abiadura handiko lineatan erabiltzen den Europako zabalera estandarrekoa egungo trenaren zabalera iberikora pasatzen dela. Horrek esan nahi du Gasteizera joateko egungo linea hartuko dela, zabalera iberikoan. Zer esan nahi du horrek? Iruñea eta Altsasu artean lortutako «denbora aurreztea» galdu egingo dela zabalera-aldaketa honetan Azterlanak dio trukagailuaren inguruko 4 bat km-tan abiadura 20 eta 60 km/orduko artekoa izango dela-. Horri aurreko galgatzea gehitu behar zaio, abiadura handitik abiadura hain baxuetara igarotzeko. Hori Castejon eta Campanas arteko AHTak ekarriko duen «denbora aurrezpen handiaren» antzekoa da, abiadura handiko trazaketa izan arren trenak ez direlako halako abiaduran joango, bai Castejonen bai Campanasen egungo bidearekin bat egingo baitu, eta askoz lehenago hasi beharko du galgatzen istripuak saihesteko. Gogora dezagun joan den igandean Kordoban gertatutako istripu tragikoa non, oraingoz, 43 pertsona hil ziren, eta Santiagon 2013an, 80 bidaiari zendu zirelarik.
Abiadura handiaren defendatzaileek makro azpiegitura honen abantaila nagusitzat hartzen duten «denbora aurreztea» ez ba da hainbestekoa, zertarako milioika euro xahutzea eta lurraldea erabat suntsitu?
5. ALTSASU-GASTEIZ EGUNGO TRENBIDETIK
Iruñea-Altsasu ibilbidea «ustezko» abiadura handian egin ondoren, trenak Altsasu eta Gasteiz arteko egungo trenbidera berbideratzen dira. Zer zentzu du honek guztiak? O alternatibaren alde egiten bada Altsasu eta Gasteiz artean, zergatik ez Iruñea eta Altsasu artean?
6. MERKANTZIEN MATRAKA ENGAINAGARRIAREKIN JARRAITZEN DUTE Azterlanean azpimarratzen denez, trazadura mistoa da, salgaientzat zein bidaiarientzat balio omen duena. Erabat gezurra da hori, Iruñerriko AHTaren Informazio-Azterlanean ez baita inolako loturarik aurreikusi Noaingo salgaien trenbide-terminalarekin. Gainera, Volkswagenek, Nafarroan merkantzia kopuru handiena mobilizatzen duen enpresak, ez du loturarik izango AHTarekin, egungo linearekin baizik, orain arte bezala. Salgaiak egungo trenetik garraiatzen jarraituko dute, estatuko gainerako lekuetan egiten den bezala.

7. AZTERLANEN BEHIN-BEHINEKOTASUN NAHASGARRIA Informazio-Azterlan honek «2023an onartu zen Iruñerriko AHT proiektuaren Informazio-Azterlana aldatzea proposatzen du, bere luzera osoan baliogabetzeko». Horrek, Nafarroan zehar aurrez egindako gainerako Informazio-Azterlanen ezeztapenei gehituta, agerian uzten du diru publikoarekin ordaintzen dugun proiektu-lardaskeria etengabea, ez baita ahaztu behar Azterlan horiek oso garestiak direla.
Horrek guztiak berresten digu AHTa, EH-ko inoizko azpiegiturarik suntsitzaile, xahutzaile eta antisozialena izateaz gain, irrazionalena ere badela, eta, gainera, etengabeko engainuen bidez inposatzen digutela. Gure lepotik, AHTaren mafia, bere enpresak, bankuak eta beren zerbitzuko politikariak barrez lehertzen ari dira.
Zentzugabekeria handi hau dela eta, martxoaren 6a baino lehen Azterlanari Sustrai Fundazioak eta mehatxaturiko eremuko udalek abian jarri dituzten alegazioak betetzeko eta AHTaren aurka hainbat tokitan egingo diren mobilizazioekin bat egiteko deia egiten dugu:
– Urtarrilak 23, 19:00 Altsasun. Sakana Bizirik-ek deitutako elkarretaratzea: ERRAUSTEGIRIK EZ, AHTRIK EZ.
– Otsailak 21, 12:00 Iruñean. AHT Gelditu!k elefante txuriaren harira deitutako manifestazioa: DESJABETZAREN AURREAN, AHTAREN MAFIA BORROKATU!

EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545