Astelehenero 8:00etan zure epostan
STOP ZUNDAKETAK-AHTrik EZ Ekimena / SAKANA BIZIRIK
Aste honetako dinamikarekin segituz, atzo, abuztuak 1, larunbata, laugarren egunez batzar informatiboa egin zen arratsaldeko 20:00etan Altsasuko Foruen plazan. Bertan azaldu zenaren arabera ez da jakiten zulagailuarekin ikastola inguruan lanean jarraitzen ote duten, baina aurreko egunen antzera, zonaldea foruzain eta guardia zibilek okupatua darrai. Hori dela eta, atzokoan ere egoerarekin, zundaketekin eta AHTarekin desadostasuna adierazteko beharra ikusi zen eta horretarako udaletxe aurrean elkarretaratzea egin zuten dozenaka lagunek.
Horren ostean, zundaketa lekuraino protesta zabaltzea adostu eta manifestazioan abiatu ziren AHTaren eta zundaketen aurkako eta Lurraren aldeko oihuen artean.

Dantzalekurako bidegurutzea igaro eta gutxira, beste behin ere liskarren aurkako foruzaingoen ilara topatu zuten aurrez aurre bidea itxiz eta horien aurrean aldarri eta ikurren bidez makroazpiegitura, zundaketa eta inposaketaren aurka daudela erakutsi zuten.
Herrira itzuli ondoren, bilkura labur baten bidez, amaiera eman zitzaion segida honen azkena izan den atzoko mobilizazio egunari. Bertan, egun hauetan herritarrek emandako erantzuna eskertu eta etor litezkeen beste zundaketa posibleei adi egoteko eskaera egin zen, baita zundaketez harago, hemendik aurrera AHTaren aurkako borrokarekin jarraitzeko konpromisoa hartu ere.
STOP ZUNDAKETAK-AHTrik EZ Ekimena
SAKANA BIZIRIK
Ikusi
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545