Astelehenero 8:00etan zure epostan
Martxoaren 15an beste AHTaren aurkako ibilaldi bat burutu zuten Idiazabalen, «Stop AHT zundaketak» lemapean. Ibilaldia eta gero ekitaldo bat antolatu zuten, nun hizlariek, bertsolariek, musikariek eta dantzariek parte hartu zuten. Ekitaldiaren gauzarik nabarmenena izan zen gogoratzea gaur egungo borroka 18 urtekoa dela. Orduan Goierritik eta Oria bailaratik igaro behar zuen AHTren tarteari aurre egin genion, eta 18 urte geroago, eraikitako trenbidea martxan egon gabe, Goierri eta Sakanaren arteko lotura eraiki nahi dute. Garrantzitsua da gogoratzea eta horretaz inspiratzea duela urte asko egon den erresistentziarekin, eta horri men egitea jarraitzeko.
Borroka horren memoria sakabanatuta dago. Edo galduta. Teknologian konfiantza osoa dugun arren, teknologia ez da hutsezina. Batez ere, gu ez bagara arduratzen eta ez badugu eguneratzen. Ez badugu egiten, memoria hori galdu egiten da.
Horregatik, Idiazabaleko ekitaldian partekatutakoa gogoratzeko aukera paregabea iruditu zaigu.
(Jarraitu HEMEN)
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545