Sendatzeko baratzea lantzeko proposamena egiten dizu Garbiñe Larreak liburu biribil honekin. Izan ere, geure beharretara egokitzen diren sendabelarrak landuz gero, osasuntsu egoteko behar ditugun erremedioak presta ditzakegu.
Carl von Linneo naturalistaren lore erlojuari begira jarrita, borobila egitea eta urtaroka antolatzea otu zaigu, hilabete bakoitzeko sendabelar bati leku eginez. Hori bai, lekuaren arabera eta klimaren arabera sendabelar hauek ez dira erlojuaren hurrenkeran helduko, halako perfekziorik ez diogu eskatuko. Sendabelar baratzea lur sail batean zein etxeko lorontzian egin daiteke.
Hasberrientzat zaintzen lan handirik emango ez diguten hamabi sendabelarren baliabide terapeutiko, kosmetiko eta gastronomikoak ekarri ditugu orri hauetara. Aldatuz joan dadila sendabelarren zure baratzea, ingurunera eta etxekoen behar eta gustuetara egokituta!
Eskuratu ARGIAren azokan: azoka.argia.eus
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545