Asteroko buletina
Urrietan arno berri, dupetan limurtzen ari.
2023-02-06 | Menda Bikoitza

Etxekoen janari guzia ekoizteko laborantxa

Menda Bikoitza

Odei Bimboire eta Gorka Torrek euren esperientzia partekatu dute etxean behar diren elikagaiak bertan ekoizteko. Alde praktikoan zein filosofikoan sakondu dute, gai honek soka luzea baitu eta arlo asko izan behar dira kontuan.

Giren lekurat helduak girela, eta dugun mundu hau dugula begipean, bi galde egin daitezke: Nola kendu zieten laborariei etxekoen janari guzia ekoizteko posibilitatea? Nola, merkatuan sartuz, laborantxa kutsatzailea bilakatu zen?

Laborantza mota honen helburuak honakoak dira Bimboire eta Torrek azaldu dutenez: kutsadurarik ez sortzea, beroketa klimatikoa ez eragitea, etxaldeko energia naturalak erabiltzea, lan tresna sinple eta ez motorizatuak erabiltzea, hirien handitze katastrofikoari aurre egitea, planeta desegiten ari den gehiegizko haragi kontsumoa txikitzea, jaten ditugun abereak geuk hiltzea, merkatutik ateratzea, merkatuak desegin dituen auzolana eta biltzarrak berreraikitzea, Euskal Herritarren independentzia eraikitzea, lan kantitatea gutxitzea, landa eremuen estetika berreskuratzea, andareen hazkuntzaren edertasunaz gozatzea, bioaniztasuna garatzea, hazien kontrola osoa berreskuratzea eta haurrentzat hezitzaile izatea.

Egileak:
Zabalik Elkartea Zabalik Elkartea

Solasaldi gehiago:

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora