Baratzezaintzak eta sukaldaritzak hainbeste jakintza barneratzen dituzte. Matematika, kimika, irakurketa, historia…
2023-11-27 | Larrungo Uhinak
5. Chai infusioak Indiatik
Larrungo Uhinak
Menda Bikoitzaren bosgarren saioan chai infusioei buruz aritu da Garbiñe Larrea, Indiatik datozen edari hauek ohikoak bihurtu zaizkigulako gurean ere, bereziki udazken eta negu garaian. Baina sasoi hontako zerbait izatekotan, hori ezkaia da, eta tarte bat egin diogu asteko sendabelarraren txokoan. Eta sarean kuxkuxean, ahotsak.eus atariko beste altxor bat ere topatu dugu, enplastoei buruz hitz egiteko aitzakia eman diguna. Eta amaitzeko, hiru lore horiren inguruko gomendioa.
Podcast honen sintoniarako Ianire Aranzabe eta Oriol Floresen Inork Entzuten Ez Gaituenean abestia erabili dugu eta saioan zehar Rö taldearen melodiek laguntzen diete Garbiñe Larrearen hitzei.