Asteroko buletina
Urtarrila euritsu, urtea dirutsu.
2024-03-27 | Larrun

10. Artoaren iraultza

Larrun

Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako artaburu idorrez apainduta, baserri-giroko produktu tipikotzat jotzen den arto-irinezko opil zapalak salgai dituztela. Haur zein helduentzako herri-kirol lehiaketetan ere, lokotx-bilketa da inoiz falta ez den probetako bat. Dagoeneko ia lantzen ez bada ere, baserri askoren atalburuetan artaburu-zerrendak ikus daitezke oraindik udazkenean, antzina oparotasunaren sinbolo izan zen labore horren oroigarri. Garrantzi gutxi ematen diogun arren, artoa historia handiko landarea da: Euskal Herritarren bizimoduan ez ezik, bertako ekonomian, kulturan eta paisaian ere eragina izan duena.

Josu Narbarte arkeologoak osatu du hilabete honetako Larrun aldizkaria artoaren iraultzaren inguruan eta Gorka Peñagarikanok aletu ditu berarekin erreportajearen gako nagusiak.

:: ::
Egileak:
ARGIA
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora