Asteroko buletina
Orrilako ihintzak urrea balio du
2019-12-20 | Kartzela

Kartzela 3. kapitulua

Kartzela

Arnasa Gara kanpainaren baitan sortu da zazpi kapitulu osatzen dituen misteriozko fikzio hau. BECen harrapatuta dauden sei lagun dira istorioaren protagonistak, arnasguneetako herritarrak dira guztiak. BECeko zenbait tokitan harrapatuta gelditu ondoren, pixkanaka topo egingo dute elkarrekin, eta eraikinetik nola atera pentsatzen hasiko dira. Horretan ari direla sortuko dira lehen galderak: zenbat egunez iraun beharko dute BEC barruan? Nola moldatuko dira hain izaera desberdina duten sei pertsona elkar ulertzeko? Kasualitatea izan ote da ala beraiek hor egoteko ezkutuko arrazoiren bat dago?

Erika Olaizola, ‘June’; Ainhoa Etxebarria, “Garazi”; Iratxe Urkiaga, “Mara”; Juanen Saralegi, “Juan”; Sambou Diaby, “Iba” eta Amaiur Epher, “Ekhi” dira Kartzela serie digitaleko protagonistak. Arnasgunetako herritarrak dira guztiak: Azpeitia, Ondarroa, Lekeitio, Lesaka, Zumaia eta Donibane Garazi, hurrenez hurren, eta tokian tokiko euskalkian aritzen dira. Aktoreak aukeratzerakoan, euren jatorria, herria, arnasgune bat izatea lehenetsi dute zuzendariek. Nahiz eta gidoia euskara batuan idatzita egon, aktore bakoitzak askatasuna izan du bere jatorrizko euskaran modu naturalean aritzeko.

Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzi du Kartzela serie digitala, EITBrekin elkarlanean.

Arnasa Gara kanpaina iametza komunikazio eta teknologia enpresak sortu du UEMA eta Hiruko Ituna-rekin elkarlanean eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien laguntzarekin. Kanpainaren baitan Euskal Herri osoko arnasguneetan zehar aritu dira aktoreak, herritarrekin bilduz eta arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia azpimarratuz eta elkarrengandik ikasiz.

Egileak:
Hiru Damatxo Hiru Damatxo
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora