Soroak zor du larrea
2026-04-16 | Ikusi eta ikasi

Zuhaitzak ere sendagai

Ikusi eta ikasi

Animaliak eta landareak soinuen bidez komunikatzen dira, lehen ere aritu izan gara gai honetaz. Gustatzen zaigun gaia da eta beste ikerketa bat ekarri dugu gaurkoan, lerro beretik, biologian gauzak aldatu egin baititzake. Animaliak eta landareak, azken hauentzat estres egoerak daudenean, komunikatu egiten direla ikusi da berriro ere. Gizakiak entzun ezinezko hertzio maila batean gertatzen da hau eta biokomunikazioaren esparruan jakintza areagotzea ekarri du, oraindik ikertzeko dagoen interakzio akustikoko sare bat badagoela esan nahi baitu.

Zuhaitzak ere badira sendabelar, akaso senda-zuhaitz esan beharko genuke. Pinua eta zedroa sendagaiak dira eta Europa iparraldearekin alderatuta gure artean erabilera tradizio txikiagoa duten arren, merezi duten sendagaiak dituzte. Gomendioen atalean landu dugu zer eta nola erabili.

:: ::
Egileak:
Bizi Baratzea Eneritz Arzallus Alustiza Garbiñe Larrea Iturralde Bizi Baratzea, Eneritz Arzallus Alustiza, Garbiñe Larrea Iturralde

Menda Bikoitza gehiago:

gora