Asteroko buletina
Brokolio txepela!
2023-11-08 | Erreportajeak

Arrautza - kaioletan esplotatutako oiloen bizitza

Erreportajeak

Etxaldeetan ustiatutako oiloen bizitzari buruz argi pixka bat eman nahi duen testigantza bisuala da.

Etxalde industrialean, arrautzak ekoizteko presioaren, pilaketaren eta ingurumen-baldintzen ondorioz, oiloek gaixotasun eta patologia ugari izaten dituzte. Horietako asko hiltegira iritsi aurretik hiltzen dira, eta haien gorpuak kaioletako lurretan gera daitezke, bizirik dauden gainerako oiloen ondoan, egunetan edo asteetan.

Arrautzaren industriak, oiloen ongizatea, ustezko "tratamendu humanitarioa" edo ustiapen-baldintzak  –"kaiolarik gabekoak"– aldarrikatzen dituzten zigiluen bidez, kontsumitzailea nahastu nahi du, sinetsaraziz baserrietan eta hiltegietan oiloak ondo tratatzen direla eta arrautzen ekoizpena oiloen berezko ezaugarri baten emaitza dela.

Era berean, publizitate-kanpainetan, instalazioei ez dagozkien irudiak erabiltzen dituzte, oiloak ustiatzen diren benetako espazioen errealitatetik oso bestelakoak direnak.

Europarrek animalien ongizatearekiko dituzten jarrerei buruzko azken Eurobarometroaren arabera, herritarren %67k adierazi du informazio gehiago izan nahi lukeela haztegietan ustiatutako animalien baldintzei buruz. Hala ere, abeltzaintza-industriaren iluntasunak eta gardentasunik ezak erabaki askeak eta informatuak hartzeko kontsumitzailearen eskubidea oztopatzen dute .

Espainiako Estatuko arrautza-ekoizle handienetako baten inguruan egindako ikerketatik lortu dira irudi guztiak.

Aitor Garmendiak zuzendutako lana da, Animal Save Movement taldearekin elkarlanean.

Egileak:
Aitor Garmendia

Erreportaje gehiago:

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora