Astelehenero 8:00etan zure epostan
Ingalaterrako lorategiak maite ditugu. The poison garden lorategiari buruz aritu ginen podcasteko hamargarren saioan eta gaur Kew Gardens lorategiari buruz arituko gara. Londresen dago kokatua eta munduan dagoen landare bilduma handiena dago bertan. Hango lorezainen artean dago Carlos Magdalena asturiarra. Bere lanaren berezitasunak aipatu ditugu, nola aditua den desagertutako landareak, batez ere tropikalak, berpizten. Berpizteaz gain jatorrizko ekosistemetan nola txertatzen dituen ere kontatu dugu. Bere lana ezagutarazteko eta omentzako asmoz ekarri dugu, hemen duzue albistea.
Gaurko sendabelarra birika-belarra (Pulmonaria officinalis) izango da, askorentzat oraindik ere ezezaguna den landarea. Urte sasoi honetan arnas-bideetarako sendabelar ezberdinak erabiltzen ditugu, bakarrik edo nahasian. Birika-belarra udazkenean bil dezakegu eta bera hutsik hartzea ere ideia ona da.
Gomendioa birika-belarrarekin egin dugu. Aplikazio asko ditu, baina akaso infusioa eta xarabea izango dira erabilgarrienak. Udazkenean goizean baraurik infusioa hartuz gero, birikak indartuko ditugu, gaitzen aurre zaintza eginez. Sortzetiko gaitza duenak edo arrazoiren batengatik birikak ahulduak dituenak epe luzeagoan hartu behar luke, sei edo zortzi hilabetean jarraian. Infusiotarako zein xarabea egiteko, une hauetan bildu eta etxeko botikinean eduki behar genuke, ez baitakigu nolako negua etorriko zaigun.
                                    
                                    
                                    
                                    
                                    
                                    
                                    
                                    
                                    
                                    
                                    
                                    
                                    
                                    
                                    
                                    
                                    
                                    EMAN HARTURAKO:
                        Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
                        20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
                        bizibaratzea@bizibaratzea.eus
                        +34 943371545