Gaur ostirala, nekazarien sindikatuetako ordezkariek eta azken egunotan mobilizatu direnen bozeramailek Nafarroako Gobernuko Jose Mari Aierdi Landa Eremuko kontseilariarekin izan dute bilera, eta hainbat akordio lortu dituzte. Nekazarientzako laguntza edo neurri fiskal batzuk abian jarriko dira eta elikadura katearen legea ere bultzatuko da, eta, trukean, nekazariek protestak «malgutuko» dituztela iragarri dute.