Buruileko euriek mahastia ontzen.
2025-12-29 | EDKH

3x07: Sendabelarrak eta botikak, ze parea!

EDKH

Sendabelarren eta botiken arteko elkarreraginak izango ditugu hizpide. "Emaidazu zerbait naturala, botika asko hartzen dut eta" bezalako esaldiak askotan entzuten ditugu, eta pentsamolde horren okerraz aritu gara. Rosario Cáceres Fernández-Bolaños farmazilariak idatzitako artikulua ekarri dugu. Bertan botika “kimikoen” eta alternatiba “naturalen” arteko talkaz ari da; Idorreria, liseriketa txarra, lotarako arazoak, likido atxikipena eta gernuko infekzioak tratatzeko zein sendabelar erabiltzen diren eta zein botikarekin duten elkar eragina azaltzen digu. Baita estimulatzaile eta tonikoek duten elkar eragina zein den ere.

Ondoren gorputzeko ehunak zaintzeko eta inflamazioa kontrolatzeko infusio baten inguruan aritu gara, Helena del Pesco sendabelarretan adituak formulatutako infusio bat. Gaurkoan lau sendabelar landuko ditugu: plantaina (Plantago lanceolata), malba (Malva sylvestris), ilena (Calendula officinalis) eta salbia (Salvia officinalis). Jatorrian malbaren ordez Estatu Batuetan oso ohikoa den malba zuria (Althaea officinalis) darabil, baina guk hemen arrunta den malbarengatik ordezkatu dugu.

Gomendioaren atalean infusio hau nola prestatu eta nola erabili landu dugu, bai barne eta bai kanpo erabileran.

:: ::
Egileak:
Bizi Baratzea Bizi Baratzea, ARGIA

Menda Bikoitza gehiago:

gora