Intza Alkain aktorea etorri da aste honetan BTN saiora pinguinoei buruz hitz egitera. Ez biologoa delako edo pinguinoetan aditua, baina bai animalia hauekin dituen antzekotasunengatik. Animalia txiki hauek ematen dute zertaz hitz egina: monogamia, zeloak, txikitasuna, abilezia falta... Beste behin, zentzua galdu du pertsonak eta animaliak bereizteak.
Gregoren bisitak programa amaiera alaitu digu beste behin. Bere aukeren gainetik jatorra izan ostean, elkorra izateko baimena eman dio bere buruari, eta halaxe hitz egin digu, zuzen eta filtrorik gabe.
ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.