Asteroko buletina
Zozpolak dirudi bere egurra eta egurrak ezkurra

Landarepedia

Perrexila

Petroselinum crispum

[Jakoba Errekondo]

Lorontzian edo baratze bazterrean... Nonahi eduki dezakegu perrexila. Eskuera edukiz gero, sarriago erabiliko duzu; ebaki berritan alde ederreko lurrina erasten dio janariari. Horrexegatik, etxe guztietan beharko luke: leihoan, balkoian...

 

Oinarrizko premiak

Bi urtekoa da. Urte batean zaina loditu eta hurrengoan lorea eman eta haziak ekarriko ditu. Martxotik hasi eta irail amaiera arte ereiten da. Gure amona zenak iraileko ekinozioan ereiten zuen. Mainatia da, erein eta hilabete inguru behar du azaltzeko. Haziak dituen osagai babesle batzuek zaildu egiten dute hozitzea. Errazteko, lizpapereanigurtzi haziak eta egun betez ur epeletan eduki. Ez asko lurperatu. Lur harro aberatsa nahi du, simaur zaharrez eta karez hornituta. Hostoz hosto bilduta, etengabe berritzen da. Izotzak kalte egiten dio, babestu. Bigarren urtean hostoak zakartu eta lorea zabalduko duen gara emango du. Uzta luzatzeko gara luzatzen ez utzi eta ipurditik moztu. Bare eta barraskiloei asko gustatzen zaie, batez ere jaio berritako punta berria. 

Ezaugarriak

Bi urtekoa da. Urte batean zaina loditu eta hurrengoan lorea eman eta haziak ekarriko ditu. Martxotik hasi eta irail amaiera arte ereiten da. Gure amona zenak iraileko ekinozioan ereiten zuen. Mainatia da, erein eta hilabete inguru behar du azaltzeko. Haziak dituen osagai babesle batzuek zaildu egiten dute hozitzea. Errazteko, lizpaperean igurtzi haziak eta egun betez ur epeletan eduki. Ez asko lurperatu. Lur harro aberatsa nahi du, simaur zaharrez eta karez hornitua. Hostoz hosto bilduta, etengabe berritzen da. Izotzak kalte egiten dio, babestu. Bigarren urtean hostoak zakartu eta Lorea zabalduko duen gara emango du. Uzta luzatzeko gara

luzatzen ez utzi eta ipurditik moztu. Bare eta barraskiloei asko gustatzen zaie, batez ere jaio berritako punta berria.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora