Asteroko buletina
Luzea banintzen, motza banintzen, maiatzean burutu nintzen (garia).

Landarepedia

Albahaka

Ocimum basilicum

[Jakoba Errekondo]

“Usain ederrekoa” esan nahi du bere izenak. Etxeetan gero eta gehiago ikusten da. Leihoetan euliak uxatzeko,usain ederra zabaltzeko eta gero mahaira. Aldaera ugari du: hosto gorri, berde, leun, kizkur...

 

Oinarrizko premiak

Urteroko landare da: jaio, hazi, loratu eta haziak eman urtearen barruan egingo ditu. Lur harroan jarri, eta eguzkitan. Zenbat eguzki, hainbateko lurrina. Apiril aldera ereiten da. Hamabost bat zentimetro dituenean loreontzian edo baratzean aldatu, arrabeteko tartearekin. Hilabetera jateko moduan da. Hostoak edo arbak mozten zaizkio. Beste landareen artean aldatuta zorriak uxatzen ditu. Aza, babarrun, tomate edo piper artean jarri, baina sulfatatzerakoan kontuz, ez busti. Asko badugu edo loratzera jotzen badu, mutturreko loreetarako kimuak kimatu. Abuztutik aurrera loreetako joera indartzen da eta hazietarako diren landareak ez besteak gupidarik gabe moztu. Jasotzeko era asko dago. Toki ilun batean lehortu eta potoetan jaso. Heze dagoela izoztu. Olioari eta ozpinari lurrin berezia eransteko ere erabiltzen  da. 

atzera

Erlazionatutako jakingaiak

Tomatearen zapela
2015-05-24 | Jakoba Errekondo
Tomateak  (Lycopersicon esculentum) adina kontu sortzen duen lagunik ez dugu baratzean. Ameriketatik ekarria, Europako lurralde bero eta lehorretan hedatu zen eta hango jendearen migrazioarekin pixkanaka... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora