Apirila euritsuak nekazaria pozten du.

Lurraren defentsan diharduten 15 kolektiboren gutuna Jaurlaritzari, Energia Planaren alegazioei eman dien erantzunaz

Joan den abenduaren 11n, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren "Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala jendaurrean jartzeko izapidean aurkeztutako alegazioei eta txostenei erantzuteko txostena" (EEBB LPS) ikusteko aukera izan genuen, Eusko Jaurlaritzaren web ofizialean labur argitaratuta (lau egun) eta arduradun teknikoak sinatu gabekoa.


2023ko abenduaren 21a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gure ustez, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren egoskorkeriak pertsona partikular, erakunde eta administrazio askok aurkeztutako milaka alegazioak aintzat ez hartzerakoan oso agerian uzten du Sailaren handikoitzkeria eta estrategia okerra. Izan ere, presaka dabil jaurlaritza energia berriztagarrien garapen-eredu guztiz negargarria (industriaenergia berriztagarriaren eredua) ezartzeko ibilbidean, EEBB LPSaren tramitazioa legealdia bukatzeko hilabete gutxira itxi nahi ero horretan. Are gehiago, kontuan hartzen baditugu emandako argudio kaskar eta ahulak, datuen inguruan egindako manipulazioa eta gizartean sortutako arbuio zabala.

Bestalde, dokumentuak, oro har, ordenamendu juridikoaren interpretazio nahasi eta interesatua du, berau EEBB LPSaren interesen mende jartzen delarik. Arauen aldaketa ere planteatzen ari dira, gaur egun EEBB LPSa abian jartzeko oztopo baitira, eta dagoeneko finkatuta dauden figura juridikoei esanahi berriak eman nahian dabiltza. Hala nola Korridore Ekologikoen Sareari, zeinaren konektibitate-funtzioak, sare horrek ezarritakoaren aurka, lurreko espezieetara mugatzen baititu orain, espezie hegalari guztiak baztertuz. Jaurlaritzaren interesen aurkako ingurumen-araudia ere alde batera uzten dute, hala nola natura-ondareari buruzko euskal legeak, paisaia babesteari buruzkoak, nekazaritza eta basogintzari buruzko plan sektorialak, eta beste antzeko hainbat.

Aitzitik, deigarria da txostenak jada planteatuak dauden proiektuak bultzatu dituzten enpresek aurkeztutako alegazioei emandako erantzunetan duen tonua, erabat beste era batekoa; izan ere, behin-behineko onarpenaren ondorengo dokumentuan, beste eskaera batzuen artean, ingurumenaren gaineko eragina beherantz aldatzeko aukera berraztertzeraino iritsi dira kasu hauetan. Azken batean, enpresentzat gerriko guztiz malgua, beraientzat onuragarria dena, eta zurruna eta kaltegarria bihurtzen dena herritarrentzat eta ingurumenarentzat.

Derrigorrezkoa den datuen babesa aintzat hartu ez izanak ekar zitzakeen arazo legalak zirela eta epe oso laburrean argitaratua izan den dokumentu hau irakurtzea oso argigarria da gardentasunik eta adostasun sozialik bilatzen ez duen EEBB LPSa ulertzeko. Izan ere, guzti honek gure eskura dauden bide guztietatik, ekintza sozialetik judizialera, lurra defendatzeko dugun motibazioa indartzen du.

Artikulu hau sinatu dutenak:

- Makatzak Arratia

- Interkonexio elektrikorik ez

- Enkarterrin Makroeolikorik Ez

- Oletan ere ez!

- Sañu Bizirik!

- Andatza Ezkeltzu Bizirik

- Mendietan Eolikorik EZ-Barakaldo

- Aiaraldeko Mendiak Bizirik.

- Araba Bizirik

- Larramendiko arnasa

- Arabako Mendiak Aske

- Karakate bizirik

- Haizeak Bizirik (Bortziri-Malerreka)

- Meaka-Irimo Herri plataforma

- Aramaixo Bizirik

Enirio-Aralar babestu
2020-12-14 | Hainbat egile*
Agiri hau sinatzen dugun mendi-elkarte eta norbanako mendizaleek jakinarazten dugu oso kezkatuta gaudela Enirio-Aralarko Mankomunitateko lurretan ikusi ohi ditugun zenbait jokabiderekin: pistetako langak giltzarik gabe... (+)
N-121-A: konponbideekiko engaiamendua edo arduragabekeriaz jokatzea
2020-03-11 | Hainbat egile*
Pasa den igandean, martxoaren 1ean, Javier Remírez Apesteguía Nafarroako Lehen Lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Kontseilariak. eta Bernardo Ciriza Pérez Lurralde-Kohesioko Kontseilariak,... (+)
Arrantza jasangarria posible ote da?
2019-04-24 | Hainbat egile*
Negutik udaberrira aldatzearekin batera oparotasuna itzuli ohi da euskal kostaldera. Lehenengo berdela hurbiltzen da eta honen ondoren antxoaren garaia izaten da. Baina denok dakigun bezala,... (+)
Arrantza jasangarria posible ote da?
2019-04-16 | Hainbat egile*
Negutik udaberrira aldatzearekin batera oparotasuna itzuli ohi da euskal kostaldera. Lehenengo berdela hurbiltzen da eta honen ondoren antxoaren garaia izaten da. Baina denok dakigun bezala,... (+)
Jantokitik jangelara
2019-03-17 | Hainbat egile*
Eskoletako jangelak, elikadura burujabetza sustatzeko espazio gisa hartzen ditugu. Bertan bat egiten dute justiziak, hezkuntza baliabideek, ekonomia zirkularrak, zaborren kudeaketak eta praktika egokien defentsak; eredu... (+)
gora