Asteroko buletina
Martxoaren erdi inguruan, gaua eta eguna ia berdinduan.

Karkarcar, auto elektrikoa partekatzeko Euskal Herriko lehen kooperatiba sortu dute Iruñean

Otsailaren 21ean aurkeztuko da auto elektrikoak partekatzeko lehen kooperatiba. Mugikorreko aplikazio bati esker ireki, desblokeatu eta abiatuko den lehen ibilgailu batekin hasiko dira. Iruñeko Arrotxapean egongo da aparkatuta.

 


2024ko otsailaren 12a
Gure autoaren autonomia ez da gehiegizkoa, 300 kilometro inguru ditu. / Argazkia: Karkarcar

Karkarcar autoa partekatzeko Euskal Herriko lehen kooperatiba izango da. Iruñean jaiotako ekimena eta Arrotxapean egongo da aparkatuta. Otsailak 21ean 19:00tan izango da Iruñeko Geltoki-n aurkezpena.

Beraien webgunean adierazten duten bezala, “KarKarCar irabazi-asmorik gabeko kontsumo-kooperatiba bat da, eta mugikortasun zerbitzuak eta produktuak eskaintzen ditu mugikortasun iraunkorragorako trantsizioa bizkortzeko, pertsonen zerbitzurako ekonomia sortzen dugula ziurtatzeko, eta ez alderantziz”.

Beraien teknologia sortzen ibili dira orain arte: aplikazioaren softwarea eta ibilgailuan bera desblokeatzeko eta abiarazteko jartzen den hardwarea. Ia prest dago, ordainketak zuzenean kontura biratzeko automatizatzea besterik ez zaie geratzen, adierazi dutenez. Nafarroak Trantsizio Energetikoaren lege aurreratua du (aho batez onartu zen 2022an), eta “komunitate energetiko” gisa ere eratu ahal izan dira. Horrela, Mendillorri eta Arrotxapea bezalako erkidegoekin lotzeko aukera ematen die.

Autoa partekatzeko erabiliko dituzten tarifak honako hauek dira: 4 euro orduko, 20 euro 5-10 orduko tarteagatik, 40 euro egun osoaren truke. 60 euro dira ibilgailua asteburu osorako erreserbatzeagatik.

 

Klimaren errekorrak birrindu dira 2023an ere
2024-05-06 | Ainara Rodil Jaime
Munduko Meteorologia Erakundearen (MME) 2023ko txostenak erakusten du beste behin ere markak hautsi direla klimaren adierazle diren hainbat alorretan: berotegi-efektuko gasak, lurrazaleko tenperatura, ozeanoen berotzea... (+)
Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian
2024-04-02 | Ainara Rodil Jaime
2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago... (+)
Azken 20 urteetan etxebizitzetako ur grisak birziklatzen ditu Kataluniako herri batek
2024-03-13 | Ainara Rodil Jaime
Ura aurrezteko ordenantzak onartu nahi dituzten udal guztiak, tartean Bartzelona, Sant Cugat del Vallèsera joaten dira. Udalerri horrek ura aurrezteko bere lehen araudia onartu zuen... (+)
Bisoi europarra desagertzeko bidean: 142 dira Espainiako Estatuan
2024-03-07 | Ainara Rodil Jaime
142 bisoi europar (Mustela lutreola) baino ez dira bizi Espainiako Estatuan, eta, beraz, espeziearen egoera kritikoa da, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (Miteco) datuen... (+)
Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek
2024-02-19 | Ainara Rodil Jaime
Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora