Intxaur zokolina janez gero, hil

Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro) erreaktoreak eraistera bideratuko litzateke; hain justu, 2024 bukaeran, kostu hori kubritu behar duen diru-funtsean 8.677 milioi euro besterik ez zeuden, urtebete lehenago baino %8,4 gehiago, hala ere.


2025eko irailaren 02a
Zazpi zentral nuklear daude martxan Espainiako Estatuan. Horiek kudeatzen dituzten konpainia elektrikoek eta Espainiako Gobernuak 2019an adostu zuten 2027 eta 2035 artean apurka itxiko zituztela.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Funts hori Enresak kudeatzen du, eta erreaktoreak martxan dauden bitartean konpainia elektrikoek egindako ekarpenak ditu oinarri. Diru kopuruak %8,4 egin du gora "Enresa tasa" deitutakoa –zeinaren aurka konpainia elektrikoek errekurtsoa jarri duten–  %30 hazi ostean.

2024. urteari dagokion Enresaren txostenak jasotako datuei tiraka, Eldiario.es agerkariko Antonio M. Vélez kazetariak dio zentralak eraitsi eta hondakinak kudeatzeko behar den diru-kopurua dela, hain zuen, gobernuaren eta konpainia elektrikoen arteko "lurpeko negoziazioen" gakoetako bat. 2019an, zentralak 2027 eta 2035 artean apurka ixtea adostu zuten bi aldeek, eta hura berraztertzen ari dira gaur egun. Izatez, kazetariak dioenez, "negoziazioak ez dira hala", Trantsizio Ekologikorako ministro Sara Aegesenen hitzetan enpresek nahi dutelako jarduera hori kontsumitzaileek euren gain hartzea, eta gobernuak, ordea, ez.

Otsailaren 28an, aferaz artikulua plazaratu zuen Xabier Letonak ARGIAn: "Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak. Zentralak ez ixteaz gain, haietatik sortutako energia elektrikoa hobeto ordaintzea ere eskatu dute, bestela zentralak ez direlako errentagarriak. Europan ere berdintsu gertatzen ari dela diote konpainia horiek, eta garrantzitsua dela bermatzea sare elektrikoa 24 orduz izango dela ongi hornitua, besteak beste, energia asko kontsumitzen duten datu zentroak gero eta ugariagoak direlako eta horiek 24 orduko etenbako hornidura behar dutelako.

Bero handiagoa eta elur gutxiago, eskiatzaileentzat arrisku berriak
2026-02-22 | Jon Torner Zabala
Elur-jausiek dozenaka eskiatzaile harrapatu dute negu honetan Pirinioetan eta Alpeetan, eta plazaratu dira izotz eta elur geruzen hauskortasunaz hamaika datu. Zientzialariek diote oraindik ez dagoela... (+)
Europako lurren %70 pestizidek kutsaturik daude, 'Nature'-k plazaratutako ikerlanaren arabera
2026-02-03 | Jon Torner Zabala
Orotara 26 herrialdetako ekosistemetan (baso, larre eta laborantza-lurretan) egindako 370 azterketaren emaitzak plazaratu ditu Nature aldizkariak. (+)
Sokamuturrak egin ahal izango dira inauterietan Gipuzkoan
2026-02-03 | Jon Torner Zabala
Bigantxak, sokamuturrak... Inauterietan zezen ikuskizunak antolatu ohi dituzten herrietan –Tolosan eta Azpeitian, kasu–, aurten ere egin ahal izango dituzte horrelakoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.... (+)
A63 autobidea eta Baionako portua blokeatu dituzte, Araban blokeo bat Ertzaintzak eragotzi du
2026-01-12 | Jon Torner Zabala
A63 autobidearen lau eguneko blokeoa amaitutzat eman du A63ko ultrak taldeak, baina Ipar Euskal Herriko laborariek ez dituzte protestak eten. Astelehen goizean Baionako portua blokeatu... (+)
Abere azokak debekatu ditu Jaurlaritzak, dermatosi nodularra dela-eta
2025-12-23 | Jon Torner Zabala
Bi hilabetean, abenduaren 26tik otsailaren 26ra bitartean, abere azokarik ezin izango da egin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzaren aginduz. Helburua da behiengan eragina duen... (+)
gora