San Tomas eguna, argitu orduko iluna

Politika publikoekin nola bultza elikadura burujabetza?

Arlo juridikoa izango du erdigunean ekainaren 19an Azpeitian (Gipuzkoa) egingo den Udako Euskal Unibertsitatearen Lurra, legea eta elikadura. Nekazaritza eta elikadura-sistema ikuspegi juridikotik politika publikoetan jardunaldiak. Nekazaritza eta elikadura sistemetako marko juridikoa azalduko dute, ikuspegi kritiko eta eraldatzailetik, ikusteko politika publikoetan ze aukera eta erronka dauden elikadura burujabetza, agroekologia eta tokiko proiektuak garatzeko.


2026ko ekainaren 10a
Elika kooperatiba, Oiartzunen (Gipuzkoa).
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ekainaren 19an Azpeitiko (Gipuzkoa) Elikagunean izango da UEUren jardunaldia, 9:00tatik 17:30etara. Hemen dago izena emateko aukera. 

Antolatzaileen ustez, "askotan, lege-esparrua oztopo gisa bizi da agroekologiarentzat, elikadura-burujabetzarentzat edo tokiko proiektu txikientzat. Beste batzuetan, ordea, aukera eta tresna ere izan daiteke eraldaketa sozialerako".

Sei hitzalditan jorratuko dute gaia: Lurraren kudeaketa publikoa EHan: marko juridikoa eta aukerak tokiko erakundeentzat izenburupean solastuko dira Patxi Iriart EHLGko kidea eta Maribi Joaristi Oiartzungo (Gipuzkoa) Udaleko idazkaria. Ondoren, lurraren kudeaketa publikoa eraldaketarako nola erabili daitekeen azalduko dute euren esperientziatik Marinaleda eta Tantai Kooperatibako kideek.

Nekazarien lan baldintzak ere mintzagai izango dituzte, bi mahai-ingurutan: batetik, Europako Nekazaritza Politika Bateratua aztertuko dute Joseba Andoni Terreros Jaurlaritzako Landa Garapeneko zuzendariak eta Ainhoa Lete Bergarako (Gipuzkoa) alkateordeak. Eta, bestetik, Menorcako eta Oiartzungo (Gipuzkoa) esperientziak ezagutzera emango dituzte Vicenç Tur Menorcako herri bateko udal idazkariak eta Elika kooperatibako Iker Sarriegi kideak.

Bertan bazkaltzeko aukera egongo da, eta bazkalostean bi lantegi egingo dituzte: Nola elikatu gure herriak agroekologiatik eta politika publikoen esparrutik? galderari erantzungo diote lehenengoan, eta Lurra eta Lana zehazten elikadura-estrategia herrikoietan gaia aztertuko dute eguna ixteko.

Hainbat eragilek elkarlanean antolatu dute jardunaldi hau: UEU, EHU-Gezki, Biolur, Landaola eta Ekintzakoop. Mirene Begiristain da koordinatzailea.

Sasoiko menu goxoa eta bertsoz eta ilustrazioz osatutako liburuxka opari
2026-09-18 | Estitxu Eizagirre
Ilargia eta landareak agendaren 10. zenbakia aterako du ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak. Hori ospatzeko, bertso bazkari berezian elkartuko dira landare zaleak irailaren 26an, Azpeitiako Azoka... (+)
Zatoz bertso bazkari berezira, ilargiari begiratzen dioten baratzezaleekin ospatzera
2026-09-09 | Estitxu Eizagirre
Ilargia eta landareak 2027 agenda laster izango dugu eskuetan. Ilargiaren arabera sasoi bakoitzean landareekin zer lan egin azaltzen duen agenda honek urteurren biribila beteko du,... (+)
Laborantza herrikoiak edo agroekologiak klima hoztu dezake
2026-07-26 | Estitxu Eizagirre
Ekainean astebetez egon garen moduan, 40 gradutan maiz egon beharko badugu, gure etorkizunak desiragarritasuna galtzen du, guztion ongizatea urtzen sumatzen dugu eta zimeltzen diren landareei... (+)
"Gipuzkoako Aldundiak ez du basabizitza balioan jartzen, etekina atera behar zaionaren pentsamenduz kudeatzen du"
2026-07-14 | Estitxu Eizagirre
Edurne Huesa Otegik Aralar parke naturaleko patronatuan Landarlaneko kide gisa hartzen du parte eta Aitziber Sarobe Egigurenek Pagoeta parke naturaleko patronatuan Arkamuka ordezkatzen du. Biak... (+)
Kontserbazio ekologikorako aurreikusia zegoen Gipuzkoako Markesbaso basoa egurgintzara bideratu nahi du Kutxabankek, salatu dutenez
2026-07-09 | Estitxu Eizagirre
Kutxabankek Markesbaso finkarako aurreikusita zegoen jatorrizko proiektutik aldentzea erabaki duela salatu dute 36 talde ekologistak eta kontserbazionistak. Zestoa eta Azpeitia artean dago Kutxabanken jabetzakoa den 290... (+)
gora