Nik baratzea zaintzen dut eta berak ni

AHTk Arabako nekazal lurren desjabetze handia ekarriko duela salatu dute

Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte toki horietan. Asteburuan "erresistentzia ekintza" antolatu dute Ribabellosan.


2025eko urtarrilaren 23a
Arabako nekazari, sindikatu eta talde ekologistetatik kideen agerraldian egin dute Gasteizen
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

AHT Arabako lurretara "urakan gupidagabe bat bezala" datorkiela salatu dute Arabako nekazari eta abeltzainek. Hainbat kuadrillatako udal eta kontzejuetako ordezkariek, Araba Bizirik taldeko kideek, eta UAGA eta Bionekazaritza sindikatuek asteazkenean egindako agerraldian, abiadura handiko trena Gasteiztik Miranda de Ebrora eramateko obrek ekarritako egoeraren berri eman dute.

"Gure lurrak mespretxu instituzional izugarri baten lekuko izan dira" azaldu dute. Izan ere, hainbat pertsonek AHTren alternatiba bat garatu duten arren, "baztertu egin zen inolako lotsarik gabe". Hala, salatu dute Adifek lursailak desjabetzeko "konspiratzea" erabaki duela, nahiz eta zenbait kasutan lursail horiek AHTrako ez baizik harrobi bezela baino ez diren erabiliko.

"Jokabide horrek gure lurraldearekiko axolagabekeria kezkagarria eta bertan bizi garenekiko erabateko mespretxua erakusten du", azaldu dute. Arabako Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren "konpromiso falta" ere salatu dute, eta landa-ingurunea babesteko erakutsitako asmoa "kea besterik ez" dela izan diote.

Hori dela-eta, urtarrilaren 26an Ribabellosan Boilur Azoka dela eta egingo duten "erresistentzia ekintza" batera joateko deia luzatu diete kaltetutako herrietako jendeei: "Bada garaia gobernatzen dutenek gogoan izan dezaten benetako garapena ez dela kilometro ordutan neurtzen, baizik eta gure lurrak, herriak eta etorkizuna bizirik mantentzeko gaitasunean".

1.914.399 metro koadro

Arabako nekazaritza eta abeltzaintzarako lurren desjabetzea zein neurritakoa izango den erakusteko datu batzuk ere plazaratu dituzte agerraldi berean. Hala, denera ia bi milioi metro koadro (1.914.399 m²) lur desjabetuko ditu Adifek Araba hegomendebaldeko eremu horietan.

Udalerri batzuetan desjabetutako lur kopurua oso handia izango da, Berantevillan kasu, zeinean 600.000 m²-tik gora geratuko diren Adifen eskutan. Beste toki batzuetan, nekazal lurrez gain lur urbanizagarri ugari ere galduko dute udalerriek, Iruña-Oka eta Gasteiz kasu.

 

 

Kataloxarik behar? (1989)
2026-07-05 | Urko Apaolaza Avila
Etorkizunera garamatzan irudi distopikoa da goikoa. Duela ia lau hamarkada 1989ko lehorte handian ateratakoa, 2100. urtean ohiko eszena izan daiteke: IPCCren arabera Lurreko batez besteko... (+)
Desazkundera bidaia (1993)
2026-06-28 | Urko Apaolaza Avila
Uda hasi dugun honetan, norabait joateko motxila egiten ari denak akaso pentsatuko du halako tramankulu batean bidaiatzea ez dela oso ideia sanoa. Eta arrazoi. Txirri... (+)
Beroaldia ez du zeruak ekarri, biolentzia politikoa da
2026-06-24 | Urko Apaolaza Avila
Egunotan bizi dugun muturreko beroak badu azalpen bat, eta ez da mugatzen soilik baieztatzera "klima aldaketak eragindakoa" dela. Beroaldia, "hazkunde sakrosantuarekin obsesionaturik" dauden eliteen eta haiei... (+)
San Joan suak bertan behera geratu dira herri askotan, beroaren ondorioz
2026-06-23 | Urko Apaolaza Avila
Bero handiagatik Euskal Herri osoan alarma gorria ezarrita dagoela-eta, ekainaren 23an egin ohi diren San Joan suak bertan behera utzi dituzte herri askotako udalek. Ipar... (+)
TotalEnergies, Shell, Naturgy... Europako energiaren erraldoiak 'greenwashinga' egiteagatik salatu dituzte
2026-06-17 | Urko Apaolaza Avila
Europako Kontsumitzaileen Erakundeak jarraipena egin die urtebetez multinazional horiei, eta ondorioztatu du marketina erabilita "aurpegi garbiketa berdea" egiten dutela trantsizio energetikoaren kaltetan. Europako Batzordearen aurrean... (+)
gora