Kilkirra udaran kantari, neguan hotzak dardari

Beroaldiak Kantauri isurialdean ozono kutsadura areagotzen duela ohartarazi du Ekologistak Martxan-ek

Taldeak salatu du Eusko Jaurlaritzak legedia “urratzen” duela, ez dielako herritarrei arriskuen berri eman, eta exijitu dio “epe laburreko ekintza planak egitea eta aplikatzea”, trafikoaren eta industriaren arloan bereziki.


2026ko uztailaren 09a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Beroaldi betean dago Kantauri itsasoko ertz osoa, eta bero boladen kalteak larriagotu egin du klima aldaketak eragindako ozono kutsaduraren igoera. Euskal Herrian astelehen honetan gainditu dira legez ezarritako ozono mugak; Andoainen (Gipuzkoa), zehazki: ordubetean neurtutako 180 mikrogramo ozonoko langa pasa da metro kubiko aire bakoitzeko. Ekologistak Martxanek salatu du Eusko Jaurlaritzak legedia “urratzen” duela, informazioa emateko atalasea pasata, ez baitie herritarrei arriskuen berri eman.

Ez da batere ohikoa kutsadura hori, Kantauri isurialdean ozonoa sortzeko joera txikia duten klima baldintzak baitaude; hala nola, eguzki erradiazio baxua eta eurite handiak. Hortaz, erakundeak klima aldaketaren ondorioz gero eta ohikoagoak diren beroaldiei egotzi die ozono kutsadura areagotu izana. 

Gainera, hiri eremuetako motordun trafiko handiak eta industria eta portu jarduerak, tartean, Bilbokoa eta Pasaiakoa (Gipuzkoa), ozono maila areagotzen duela erran du. Europako Ingurumen Agentziaren arabera, azken egunetako ozono mailekiko esposizioak 63.000 heriotza goiztiar inguru eragiten ditu Europako Batasunean.

Jakinarazpenik ez

Legeak ezartzen duenez, zortzi orduz airearen metro kubiko bakoitzeko 120 mikrogramo ozono antzemanez gero, erakundeek ozono isuriaren arriskuez ohartarazi behar diete herritarrek. Talde ekologistaren arabera, Eusko Jaurlaritzak ez du jakinarazpenik egin. 

Herritarrei ohartarazi behar zaie “egunaren erdiko orduetan eta arratsaldeetan babestu” behar direla, eta “ahalegin fisiko oro eta aire zabaleko ariketak saihestu” behar dituztela. Bereziki, “kutsadura atmosferikoarekiko sentikorrenak diren biztanleei” zuzendu behar zaie gobernua; hala nola, haurrak, adinekoak, haurdun dauden emakumeak edo bihotz- eta arnas-gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak. Horrez gain, kutsaduraren bilakaeraren aurreikuspenari, eraginpeko eremuei eta gertakariaren iraupenari buruzko informazioa ere eman behar du Eusko Jaurlaritzak. 

“Ez da lehen aldia”

Ekologistak Martxan-ek adierazi du “ez dela lehen aldia erakundeek herritarrei informazioa ematen ez dietena”, eta erantsi du administrazioek ez dituztela beharrezko prebentzio neurriak hartu: “Ez dute mugatu ibilgailu motordunen trafikoa, ezta hiriguneetako industria jarduera ere”. Hain justu, horiek dira bero boladaren “erantzule nagusiak”.

Ekologistak Martxan taldearen iritziz, enegarrenez gelditu da agerian “agintariek atmosferaren kutsadurari aurre egiteko duten interes eskasa”. Ekologistek “pasibotasuna” eta “arduragabekeria” leporatu dizkiete gobernuei, eta exijitu diete “epe laburreko ekintza planak egitea eta aplikatzea”, trafikoaren eta industriaren arloan bereziki. 

Kubak “isilpeko Gaza” bihurtzeko arriskua duela ohartarazi dute NBEko adituek
NBEko Giza Eskubideen Kontseiluaren aginduz jarduten duten hainbat adituek gaitzetsi egin dituzte AEBek Kubaren kontra hartu berri dituzten neurriak, eta dei egin diote nazioarteko komunitateari... (+)
Sorladan “legez kanpo” egitekoak diren kobre meatzera joateko mendi martxa debekatu dietela salatu du Lurgorrik
Iberian Copper S.L.U. enpresak ikerketa lanak egiten jarraitzen du Lizarraldeko Sorladako (Nafarroa) lur komunaletan, Emilia meatzearen eremuan. Ekologistak Martxan eta Lurgorri plataformak gardentasun falta salatu... (+)
Lanean izandako bertze hiru heriotzaren berri eman du LABek
Basogintzan lanean ari zen 44 urteko langile bat hil da asteazkenean Azkoitian, enbor bat gainera erorita. LABek jakinarazi duenez, azken asteotan bi garraiolari hil dira... (+)
Zisterna kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura faltagatik
Lehorteak udalerriaren egoera larriagotu du, urez hornitzeko erabiltzen zituen bi baltsetako bakarra baitago martxan. Hortaz, abuztuan 250.000 litro ur jasoko ditu egunean, astelehenetik ortziralera. Busturialdeko... (+)
Bizkaiko golkoaren eta Frantziaren arteko itsaspeko goi tentsioko linearako kablea jartzen hasiak dira
276 kilometro edukiko ditu, eta Frantziaren eta Iberiar penintsularen arteko argindar trukerako ahalmena ia bikoiztea espero dute. 2028rako amaitu nahi dute azpiegitura. Interkonexio Elektrikorik Ez... (+)
gora