Apirileko egunak hiru aro

5.000 eta 10.000 euro arteko zigorrak Aroztegiko zazpi auzipetuentzat

Iruñeko Hirugarren Zigor Auzitegiak 5.850 eta 9.450 euro arteko zigorrak ezarri dizkie Baztango Aroztegiko zazpi auzipetuei, derrigortze edo bortxa delituagatik. Baztertu egin du, ordea, talde kriminala osatzen zutela.


2025eko irailaren 19a
Auzipetuei epaiketaren amaieran sostengu taldeak egindako harrera ekitaldia.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Epailearen arabera, epaiketan argi gelditu da akusatuek makinak geldiarazi zituztela, eta horretarako bortxa erabili zutela: enpresetako langileek makinekin lan egiteko eskubidea zuten eta auzipetuek, hainbat egunetan gainera, eskubide hori urratu zuten.

Epailearen arabera, makinak gelditu zituzten egunetan baketsuak ez ziren ekintzak ere izan ziren, hala nola, tresneria eta autoen aurkako sabotajeak. Lehen makina geldialditik eta egunetan aurrera egin ahala, gainera, tentsio eta lardaskeria giroak gora egin zuten, eta giro horretan makinen aurrean jartzea nahikoa zen langileengan beldurra sortzeko. Bortxa delituetan izaten da espetxera joateko arriskua ere, baina kasu honetan epaileak deliberatu dut ez zela horretarako behar den bortxa maila erabili, eta beraz, isunen alde egin du.

Fiskaltzak eta akusazioek gogor egin zuten epaiketan akusatuak talde kriminaleko kidetzat jotzeko, baina epaileak ez du horretarako arrazoirik ikusi, ez delako argi gelditu ekintza biolentoak egiten zituztenek akusatuekin adostasunean egindakoak zirela.

Epaiketan zehar, halaber, argi ikusi zen akusazioak nola tematu ziren Garbiñe Elizegirekin, eta eskatu zuten hura talde kriminal horretako burutzat jotzea. Epaileak ez du frogatutzat eman hori, eta uste du bideoetan agertzea eta hari elkarrizketak egitea ez dela nahikoa halako akusazio bati eusteko.

Baztango Aroztegiko mugimenduak behin eta gehiagotan salatu zuen Aroztegiko proiektuaren sustatzaileen egiazko helburua zela Nafarroako eta Espainiako Gobernuari 43 milioi euro eskatzea kalte-ordain gisa. Horretarako frogatu behar zen auzipetuek egindakoak proiektua bere osotasunean geldiarazi zuela. Epaileak gobernuak kalte ordainak ordaintzera behartu ezean, bazen arriskurik ordain horiek auzipetuei leporatzea, baina azkenean ez da horrelakorik gertatu.

Hidrogeno zuria: urre beltz berria, amets eta burbuila
Lur azpian pilatzen den hidrogenoari zuria edo naturala esaten zaio, eta hidrogeno hobiak aurkitzeko lasterketa itzela dago munduan barrena. Euskal Herriko lurretara ere iritsi da... (+)
Ez da parke eolikorik eraikiko Araba eta Gipuzkoa arteko Jarindo mendian
Green Capital Power konpainiak eraiki behar zuen, baina uztailean atzera bota zuen proiektua eta Jaurlaritzak ostegun honetan argitaratu den EAEko Aldizkari Ofizialean onartu dio atzera... (+)
Hidrogeno naturala bilatzeko beste bost baimen tramitatzen ari da Jaurlaritza
Hatxebi sozietateak egin zituen eskaerak 2024ko martxoan eta Eusko Jaurlaritzaren Irekian albiste gunean irakurri daitekeenez, gaur egun oraindik tramitazioan ari dira. Hatxebik ingeniaritza zerbitzuak eskaintzen... (+)
6.000 txerriko makroetxalde proiektuak kezka sortu du Eneritzen
Enerizko (Nafarroa) herritarrak udaletxean bildu ziren joan den irailaren 13an eta txerri etxaldearen sustatzaileak proiektuaren ezaugarriak azaldu zizkien. Entzundakoak ez zituen lasaitu Izarbeibarreko herritarrak. (+)
Sarbil mendiko proiektu fotovoltaikoa geldiarazi du Nafarroako Gobernuak
Ingurumen Departamentuak kaltegarritzat jo du proiektua eta atzera bota du Sarbil mendiko proiektu fotovoltaikoari buruzko ingurumen-inpaktu txostena. Hori dela eta, oraingoz, proiektua bertan behera gelditu... (+)
gora