Asteroko buletina
Intxaurrak baino hotsak handiago

Komun idorrak instalatu dituzte Hendaiako San Bixente ikastetxean, trantsizio ekologikoaren izenean

Hendaiako ikastetxean komun klasikoak kendu eta komun idorrak eraiki zituzten martxoan. Ikuspegi ekologikoari tiraka, egitasmo orokorrago baten barne dute aldaketa: hondarrak jangelako konpostari gehitu eta guzia baliatzen dute ikastetxean duten baratze pedagogikoan, Hendaiako eta Biriatuko herrien zerbitzuetan eta baita Senpereko laborantza eskolan ere. Baratzezain edo laborari bat ere sartu nahiko lukete bukle ekologiko horretan.


2024ko urriaren 31
Hendaiako San Bixente ikastetxeko komunak. Argazkia Reporterre komunikabidearena.

"Gers departamenduko Saint-Germé eskolan egon ginen, badu hamabi urte komun idorrak erabiltzen dabiltzala. Hamar minutu baino gutiago behar izan genituen konbentzituak izateko", dio Hendaiako San Bixente ikastetxeko zuzendari Philippe Banconek. Ikusi, ikasi eta errepikatu: martxoaz geroztik 400 ikasle dituen eskola pribatu katoliko horretan ere dituzte komun idorrak. Reporterre komunikabidearen Un collège adopte des toilettes sèches avec succès (Kolegio batek arrakasta handiz jarri ditu komun idorrak) erreportajean irakurri daitezke nondik norakoak.

Konkretuki, bi maila dituzten komunak dira eta bigarren mailak funtzionatzen du hilekoen edota kakaren kasuan. Usain txarrak saihesteko asmoz, eguzki panel baten bidez funtzionatzen duen aireztapen sistema bat ere dute martxan. 12 m3ko zulo batean batzen da guzia, urtean lauzpabost aldiz hustuko dutena. Hastetik dute guzia gogoetaturik eta marrazturik: jangelako hondarrekin osaturiko konpostari gehitzen diote komunetakoa eta ondotik, konposta ikastetxean duten baratze pedagogikoan zabaltzen dute; gero, baratzeak emandakoa sukaldean transformatuz. Horrela, bukle ekologiko interesgarria bermatzen dabiltza elgarrekin ikasle, irakasle eta ikastetxeko langileak. Konposta gehiegi dutenez, lekuko beste eragile batzuekin ere harremanetan dira: "Biriatu eta Hendaia herriekin baita Senpereko laborantza eskolarekin ere badugu partaidetza. Orain nahiko genuke baratzezain edo laborari bat sartu buklean", dio ikastetxeko zuzendariak.

Ikuspegi ekologikoa dute aldaketa horren oinarrian. Kutsadura ttipitzeaz gain, uraren kontsumoa ere dute gutxitu: 500.000 litro gutiago gastatu izana kalkulatu dute. Nola ez, pedagogikoki onurak dituzte komun idorrek, ikasgelan uraren, ekologiaren zein elikaduraren gaiak jorratzerakoan, adibide konkretua dutelako begi-bistan.

Aldaketa orokor baten barne

Komun idorren ideia egitasmo zabalago baten baitan kokatu dute: ikuspegi ekologikoari tiraka, hainbat aldaketa dituzte bideraturik. Reporterre komunikabidean irakurri daitekeenez,  Bancon zuzendariaren gogo eta determinazioak ekarri ditu ingurumenaren alde doazen hainbat gauzapen –komun idorren gisa, paperezko ahozapien bukaera jangelan, plastikoaren gutitxea ikasgeletan, jangelako hondarrekin osaturiko konposta, baratze pedagogikoa ala beste–.

Txorien migrazioa: enigma eder baina mehatxatu hori...
Txorien migrazioen mapak argi uzten digu hegazti migratzaileentzat pasabide interesgarri eta aberatsa dela Euskal Herria. 350 bat hegazti espezie zenbatzen ditugu negurako kanpora doazenen zein... (+)
Espainiako Estatuko makro-etxalde handiena litzatekeen proiektuari moratoria jarri diote Mallorcan
750.000 oilo izanen lituzke Sineu herrian eraikitzekoa duten Son Vanrell izeneko makro-etxaldeak. Ekologikoki kalte handiak eraginen lituzke: amoniako gehien isuriko lukeen Espainiako Estatuko hazkuntza-zentro handiena... (+)
Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute
Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda... (+)
Marieneko lurren aldeko hiru atxilotuak aske utzi dituzte, baina otsailean epaituko dituzte
 Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko... (+)
Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua
Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora