Asteroko buletina
Martxo eder eta lehorrak upelak betetzen ditu

Korrikaren karbono isuria nola murriztu daitekeen ikertu dute lehenengo aldiz

Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.


2024ko urriaren 31
Lander Crespo ikertzailea eta Ane Elordi Korriako arduradun nagusia asteazkeneko agerraldian.

Korrikak zenbateko karbono-aztarna sortzen duen aztertu du Crespok, eta emisioen %69 garraioaren ondorioz sortzen dela ondorioztatu du aurtengo edizioaren datuak bildu ostean. Ikerketaren arabera, amaiera-egunean gertatu ziren isuri handienak, bereziki jende pilaketagatik eta ekitaldira joateko autoen eta autobusen joan-etorriengatik. 

Amaierako ospakizunean milaka partehartzaile bildu izana eta horiek erregai fosilen bidezko ibilgailuak erabiltzea izan dira karbono isurketen erantzule nagusiak. Korrikaren gainontzeko ekitaldietan baino eragin handiagoa izan du garraioak ingurumenean. Hala azaldu zuen asteazkenean Crespok Bilboko Kalderapeko tabernan egindako aurkezpenean. 

Salmentarako produktuek ere isurien %19 sortu zuten, hala nola, arropak edo bestelako produktuek. Hala eta guztiz, aipatu beharrekoa da beste faktore batzuk ikerketatik kanpo geratu direla: elektrizitatea, azpiegituren muntaketa, ur-kontsumoa eta abar.

Korrikako antolatzaileek adierazi dute ikerketa “lagungarria” izango dela ekintza jasangarriak identifikatzeko eta emisioak gutxitzeko. Isuriak murrizteko helburuarekin bi proposamen aurkeztu dituzte: batetik garraioaren erabilera optimizatzea, eta bestetik, salmenta produktuen ingurumen inpaktua txikitzea. Korrikaren balioetako bat “ingurugiroaren babesa defendatzea” dela nabarmendu dute antolatzaileek eta haren kontrako jarduerak gutxitzen saiatuko direla esan dute.

Su hartu du Arberoa ikastolako eraikin batek
2024-10-29 | Leire Ibar
Astelehen gauean su hartu du Donamartiriko (Nafarroa Beherea) ikastolako eraikin batek. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handia eragin du suteak. (+)
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke
2024-10-29 | Leire Ibar
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat... (+)
Greenpeaceko zortzi ekintzaile epaituko dituzte Nafarroako makroetxalde baten aurkako ekintzagatik
2024-10-22 | Leire Ibar
2021eko martxoan, Greenpeaceko aktibistek nitratoz kutsatutako mila litro ur itzuli zizkioten Caparrosoko Valle de Odieta enpresari. Enpresak isun eta espetxe zigorrak eskatu ditu haien aurka. (+)
Gasteizko Udalak zabor tasa %80 igotzea kritikatu du Eguzkik
2024-10-07 | Leire Ibar
Igoera Europako Hondakinen Legeak eskatzen duela argudiatu du Udalak. Eguzki talde ekologistak adierazi du, ''sekulako iruzurra'' egiten ari direla legeari, herritarrei eta ingurumenari.   (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora