Asteroko buletina
Orri erortze, gari ereite.

Marieneko lurren aldeko hiru atxilotuak aske utzi dituzte, baina otsailean epaituko dituzte

 Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza egitasmoaren kontra dabiltza mobilizaturik.


2024ko urriaren 03a
Marieneako lurren aldeko protesta bat, Kanbon.

Marieneako lurren aldeko borrokaren harira asteazkenean atxiloturiko hiru lapurtarrak aske utzi dituzte egun bukaeran. Aske izanik ere, epaiketa ukanen dute otsailean. Apirilean Kanboko Herriko Kontseiluaren bileran egindako protestari lotuak dira atxiloketak. Lur horiek etxebizitzen eraikuntzara bideratu beharrean, laborantzarentzat atxikitzearen alde mobilizatu ziren egun horretan dozenaka herritar. Jendarme, manifestari eta hautetsien arteko bultzaden artean Christian Deveze auzapeza erori zen, eta hitz gogorrak ukan zituen manifestarien kontra.

Bouygues enpresak etxebizitzak eraiki nahi ditu Kanboko Marienia etxaldeko laborantza lurretan, eta herritarrek kontrako mugimendu zabala  antolatzea eragin du horrek. Manifestazioak, okupazioak, ekintza sinbolikoak, auzi bideak zein petizioak, hainbat ekintza bideratzen dabiltza egitasmoa geldiarazteko xedez, baina oraingoz ez du atzera egiteko asmorik auzapezak. 

 

Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute
Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda... (+)
Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua
Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz... (+)
Frantziako armadak Baionako eremuan egitekoak dituen obren kalte ekologikoak salatu dituzte
Baionako Zitadelan egitekoak dituzten obrak salatu dituzte CADE ingurumen elkarteen batasunak, Bergeret-22 auzotarren kolektiboak eta Attaque elkarteak, prentsaurreko bidez. 1,5 hektarea oihan moztuko lituzkete; alta,... (+)
Klima larrialdia areagotzera datoz "inoiz baino altuagoak" diren metano isurketak
Metano isurketak murriztearen beharra berresten du klima aztertzen dabilen The Global Carbon Project proiektuko 69 ikerlarik plazaraturiko txostenak. Horrez gain, biharamunean atera du bere txostena... (+)
Itsasoaren igoerari aurre egiteko urgentziazko deia estatu aberatsenei, Pazifikotik
Itsasoaren heina 9,4 zentimetroz igo da azken 30 urteetan, baina guneka anitzez handiagoa da igoera –besteak beste, Pazifikoko eremu batzuetan 15 eta 30 zentimetro artekoa... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora