Asteroko buletina
Done Emeteri Zeledon (martxoak 3) porrua ereiteko aro on

Murrizketak, bazterkeria eta negozio interesak: hondamendi batentzako koktel hilgarria Valentzian

Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu dituen urbanismo baztertzaile bat ere badagoela ikus dezakegu, mapak elkarren ondoan jarrita.


2024ko urriaren 31
Valentzian, herritarrak kale lokaztuetan.

Urriaren 29an Valentzian izandako erauntsia “historikoa” dela azpimarratu du Aemet agentziak, Espainiako Estatuan mende batean izandako tanta hotz handiena. Baina horrek bakarrik ez du azaltzen gertaturikoa. Klimaren zoratzearekin –eta gizakiaren eskuarekin– zerikusia duten beste arrazoi batzuk alde batera utzita, Valentziako Generalitateak larrialdiaren aurrean izandako negligentzia kritikatu du askok.

Júcarreko Ur Konfederazioak ere eguerdirako alarma jo zuen, baina ia zortzi ordu berandutu zen Carlos Mazónen gobernua abisua aktibatu eta herritarrei ohartarazten. Jadanik berandu zen

Egun horretan meteorologia agentziak goizean goizetik abisu gorria emana zuen, Júcarreko Ur Konfederazioak ere eguerdirako alarma jo zuen, baina ia zortzi ordu berandutu zen PPko Carlos Mazónen gobernua abisua aktibatu eta herritarrei ohartarazten. Jadanik berandu zen. Are gehiago, Mazónek berak arratsaldeko lehen orduan, oraindik erauntsiaren okerrena iristear zela, esan zuen egoera “egonkorturik” zegoela eta okerrena pasa zela. Sare sozialetatik hanka sartze hori borratu du Valentziako presidenteak.

"Negazionismo klimatiko kriminala"

Bistakoa da Valentziako PPk erakutsi duen utzikeria klima larrialdiari aurre egiteko neurriei dagokienez. Mazónek, Voxen babesarekin agintera iritsi zenean egin zuen lehen gauzetako bat Valentziako Larrialdien Unitatea ixtea izan zen, “txiringito” bat zela esanda. “Negazionismo klimatiko kriminala”, deitu dio horri Contexto aldizkariak bere editorialean.

Valentziako alkate Maria José Catalá, Generalitateko presidente Carlos Mazón, eta PPko buru Alberto Nuñez Feijóo, kaltetutako tokiak bisitatzen.

Bestalde, iragarpen baliabide gehiago eta protokolo garbirik ez izateak hondamendia areagotu du: “24 ordu lehenago jakin izan bagenu zein izango ziren Valentziako gune kritikoak, seguruenik abisua lehenago aktibatuko zen”, azaldu dio La Vanguardia-ri Meteoredeko kide batek. Sareetan birala bihurtu da nekazari batek aurretik zabaldutako mezua, salatzen Valentziako Aemeten radarra ez zebilela. Gero agentziak gezurtatu egin du halakorik.

Valentzian “euriak ez daki euria egiten”, gogorarazi du Nuria Cadenesek Vilaweben egindako kronikan, lurralde haietako abesti ezagun batek dioen bezala. Hedabide horretan azaldu dute Paiportan (40 hildakotik gora) gertatutakoa: herria erdibitzen duen Xiva errekatik erauntsia iritsi zenean, ez zuen euririk ere hari: “Inork ez zien abisatu infernua zetorrela herrira”. Eta hori agintarien ardura da.

Paiportako kalea auto zurrubilo batekin. Herritarrek nola ikusiko zuten halakorik? Efe

Eskerrik asko, Mercadona

Negazionismoa eta negozionismoa sinonimoak izan daitezkeela ikusi dugu oraingoan. Abisurik eman gabe, jendea lanera bidali zuten berdin-berdin arratsaldez. Produzitzera. Aterik itxi ez zuten Mercadona, Ikea eta antzeko multinazionaletako langileen testigantzak ezagutu ditugu sareetan: “Bizia jokatu dugu lau gauza saltzearren”, zioen haietako batek. Bitartean, Valentziako alkateak (PP) eskerrak eman dizkio Mercadonari kaltetuen artean jakiak banatzeagatik.

Mercadonako banaketa auto-gidaria urtean harrapatuta erreskatatu behar izan zuten. Suhilatzaileen Partzuergoak enpresaren irudia pixelatu egin du. Valentziako Suhiltzaileen Kontsortzioa

Eta badira esaten dutenak hau guztia askoz okerragoa izango litzatekeela Francok ez balu Turia ibaiaren arroa desbideratu. Eskuineko zenbait hedabidek nabarmendu dute 1957ko Gran Riuada-ren ondoren egindako obrek salbatu dutela hiria urpetik. Baina mapek ez dute halakorik erakusten, Turia “berriaren” hegoaldea izan baita batez ere urak hartu duena.

Hegoaldeko periferia horretan hamarkada askotan poligonoak eta autopistak eraiki dira, herrien eta nekazaritza lurren artean. Baina mantentze lan eskasak egin dituzte, kutsadura eta zikin ugari jasotzen duen Xiva errekarekin gertatu bezala

Hegoaldeko periferian poligonoak eta bazterketa

Hegoaldeko periferia horretan hamarkada askotan poligonoak eta autopistak eraiki dira, herrien eta nekazaritza lurren artean. Baina mantentze lan eskasak egin dituzte, kutsadura eta zikin ugari jasotzen duen Xiva errekarekin gertatu bezala, Vilawebek azaltzen duen moduan.

Paiporta, Alfafar, Aldaia, Torrent... dira ingurune horretako herrietako batzuk. Denboraleak kaltetuenak, hildako gehien izan dituztenak. Eta jartzen baditugu bi mapa elkarren ondoan, demagun, uholdeek harrapaturiko Turia ubidearen hegoaldeko eremukoa alde batean, eta auzoz auzoko per capita errentarena bestean, konturatuko gara inozoegia dela pentsatzea erauntsi “historiko” baten patu hutsa denik gertatutako hau guztia.

Ezkerrean, kaltetutako eremuak Valentziako hiriaren hegoaldean. Eskuinean auzoz auzoko errenta, gorriz dauden eremu pobreenek bat egiten dute denboraldiak kalteturikoekin.
Zergatik lehertu da zerua orain Valentzian?
2024-10-30 | Urko Apaolaza Avila
Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla... (+)
Zangozako meatze polemikoa aurrera ateratzeko legea moldatzea eskatu du Nafarroako Gobernuak
2024-10-25 | Urko Apaolaza Avila
Nafarroako Gobernua ezustean harrapatu du Zangozako Muga meatze proiektuari Justiziaren arlotik emandako ostikadak. Hala onartu du Mikel Irujo Trantsizio Ekologikoko kontseilariak. Espainiako Meatzeen Legea aldatu... (+)
Zangozako Muga meategia ustiatzeko baimena bertan behera utzi du epai batek
2024-10-23 | Urko Apaolaza Avila
Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi du Nafarroako Gobernuak Geoalcali enpresari potasa ustiatzeko emandako baimena, Sustrai Erakuntzak eta Ekologistak Martxanek jarritako helegitearen ondoren. (+)
Guggenheim Urdaibairi loturiko bide baten obrak geldituta daude, helegite baten ondorioz
2024-10-17 | Urko Apaolaza Avila
Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat... (+)
Proiektu eraldatzaileen bilgune izango da Oiartzun hiru egunez, burujabetzak eta trantsizio ekosoziala ardatz
2024-10-10 | Urko Apaolaza Avila
Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora