Ogi orde (Otorde) dabila maiatza su eske. Ogi truke beroa nahi du.

Nafarroako Gobernuak 50 milioi euro jarriko ditu Hithium-en, eta bateria fabrikaren herena eskuratuko du

 Txinako multinazionalak 100 milioi euroko inbertsioa eginen du, eta 2027ko abenduan lanean hastea aurreikusi dute.


2026ko ekainaren 03a
Maria Chivite eta Jeff Wu Hithiumeko jabea akordioa sinatzen, Pedro Sánchez Espainiako presidentearen aurrean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Nafarroako Gobernuaren Sodena sozietate bateratuak 50 milioi euro jarriko ditu Hithium-en, Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologikoko sailburuak astearte honetan aurreratu duenez. Multinazional txinatarrak 100 milioi euroko inbertsioa eginen du, eta Sodenak, berriz, 50 milioi euro ingurukoa. Horrela, Nafarroako Gobernuak bateria fabrikaren heren bat izanen du. 

Proiektuak 405 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du guztira. Hortaz, bertze 255 milioi euro lortu nahi dituzte; 174 milioi bankuen finantzaketaren eta bertze finantzaketa batzuen bidez, eta 81 milioi euro diru-laguntza publikoen bidez.

Hithiumek berriztagarrien energia biltzeko litiozko bateriak ekoitziko ditu BSH enpresak Ezkirotzen zuen lantokian. Helburua da fabrika 2027ko abendurako martxan egotea, eta 700 enplegu sortzea. Fabrikak hamar gigawatt-orduko energia biltegiratzeko sistemak eta 7,5 gigawatt-orduko bateria zelulak ekoitziko lituzke.

Egiteke dauden tramiteak

Negoziazioek aitzin egin duten arren, proiektuak zenbait mugarri gainditu behar ditu oraindik. Horien artean, ODI (Outbound Direct Investment) izenekoa lortzea dago, Txinako agintariek atzerrian inbertsioak egiteko eman behar duten baimena, alegia. Halaber, beharrezkoa izanen da Espainiako administrazio-baimenak lortzea, Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak finantzaketa publiko konprometitua baimentzea.

Beharrezkoa izango da, halaber, Espainiako administrazio-baimenak lortzea, Nafarroako Gobernuak eta Foru Parlamentuak finantzaketa publiko konprometitua baimentzea, eta Txinako teknologia esportatzeko baimena ematea.

Horrez gain, tokiko enpleguari lotutako bertze baldintza batzuk negoziatzen ari dira aldeak; hala nola, Next Generation laguntza europarrak berrestea eta megafaktoria berria jarriko duten instalazioak erostea. 

Muturreko beroen ondorioz hiltzea ez da istripua, “klase eta gizarte desberdintasun kontua” baizik
Bartzelonako Hiri Ikerketa Institutuaren ikerketaren arabera, bero boladen ondorioz hiltzea klima-aldaketak larriagotzen dituen gizarte desberdintasunen ondorio da. Bertzela erranda, muturreko beroak pertsona gehiago hiltzen du etxebizitza... (+)
Beroaldiak Kantauri isurialdean ozono kutsadura areagotzen duela ohartarazi du Ekologistak Martxan-ek
Taldeak salatu du Eusko Jaurlaritzak legedia “urratzen” duela, ez dielako herritarrei arriskuen berri eman, eta exijitu dio “epe laburreko ekintza planak egitea eta aplikatzea”, trafikoaren... (+)
Hiru kilometroko giza katea osatu dute milaka lagunek Mallorcan, PPk arriskuan jarri duen parke natural bat babesteko
Es Trenc-en bildutako manifestariek proiektu estrategikoak azkartzeko legea bertan behera uzteko eskatu dute. Lege horrek Balear Uharteetako ingurumen-balio handiko zenbait guneren arau aldaketak erraztu litzake,... (+)
Ekainean 207 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian muturreko beroen ondorioz
Uztaileko lehen bortz egunetan bertze 27 pertsona hil dira arrazoi berdinagatik, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak eguneroko heriotzak monitorizatzeko duen MoMo sistemaren arabera.  (+)
Otsoaren ehiza Hego Euskal Herrian ahalbidetuko lukeen txostena aitzin doa
Espainiako Estatuko erkidego gehienen babesa jaso du otsoaren populazioa "kontserbazioa egoera onean" dagoela dioen txostenak, eta horrek otsoaren ehizari bide emanen dio. Nafarroak txostenaren alde... (+)
gora