Eguberri (urteberri) eroak ere igarri.

3x02: Landareen oihuak eta azeri buztana

Garbiñe Larrea Iturralde
Garbiñe Larrea Iturralde

Sendabelarrek dakitena liburuaren egilea


2025eko urriaren 20a

Landareen inteligentzia, gaitasunak eta sentiberatasuna hizpide izan ohi ditugu podcast honetan, eta azken urteetan botanikan egiten ari diren ikerketak ekartzen ditugu horretaz aritzeko, landareekiko daukagun begirada aldatzen ari baita. Gaurkoan landareek oihu egiteko gaitasuna dutela aipatzen duen albistearekin gatoz; hori gutxi ez, eta hainbat egoeraren aurrean angustia sentitzeko gaitasuna dutela ere badio notiziak. Tomatea da ikertu duten landarea eta sitsak erasotzen duenean zer nolako jokabidea duen ikusi da. Intsektuek landarearen itxurari baino soinu hauei egiten diete kasu, eta informazio honi esker ez diete eraso egiten. Interakzio konplexua da honako hau, eta ikerketaren abiapuntua izan da. Orain beste espezieekiko harremanak ikertzeari ekingo diote.

Gaurko sendabelarra azeri-buztana (Equisetum arvense) da. Udazkenerako sendabelar bikaina denez, bere izaera, propietateak eta erabilerak ekarri ditugu. Udazkenean bildu eta urte sasoi honetan giltzurrunak eta hezurdura zaintzeko erabil dezakegu.

Gomendioa azeri-buztanarekin udazkeneko bederatziurrenak egitea izango da. Bederatzi egunean goizean baraurik infusioa edatea da proposamena, baina saldan ere erabil dezakegu, azken batean, salda infusioa da. Erabilera eta aplikazio ugari aipatu ditugu.

multimedia
:: ::
Gaur arratsaldean aurkeztuko dugu "Bizitza baten txatalak" liburua
2025-10-10 | ARGIA
Onintza Enbeitak lurrari emana bizi izan den Feli Madariagaren bizitzako hainbat pasarte kontatzen ditu. Urriaren 10ean 18:30etan Muxikan, bi emakumeon artean aurkeztuko dute ARGIAren Bizi... (+)
3x01: Mina tratatzeko landarerik zaharrena
Deigarria egin zaigun aurkikuntza arkeologiko batekin hasi dugu saioa. Mina tratatzeko landarerik antzinakoena aurkitu dute Tafugalten, Marokon, egindako indusketetan. Ephedra (Ephedra sinica) da sendabelarra eta... (+)
Elikadura burujabetza ardatz hartuta egiten ari dira Hernaniko Merkataritza Festa
2025-09-11 | ARGIA
Irailaren 9tik 12ra hamaika ekintza antolatu dituzte, herriko eragile, ekoizle eta merkatariekin elkarlanean. Gure lurra, gure jatekoa lelopean, herritarrak “bertako produktua zaintzera” bultzatu nahi dituzte,... (+)
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
2025-09-11 | Bizi Baratzea, ARGIA
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik... (+)
Bioterra azoka egingo dute asteburuan Irunen, “bizimodu ekologikoagoa eraikitzeko” topagunea
2025-06-02 | ARGIA
Ekainaren 6, 7 eta 8an Ficoba produktu eta zerbitzu ekologikoz beteko dute, “jasangarritasunarekiko konpromisoa” dutela ziurtatu duten 117 enpresak. Azokaz gain, egitarau oparoa prestatu dute,... (+)
gora