Maiatzeko ihintza urrea.

3x01: Mina tratatzeko landarerik zaharrena

Garbiñe Larrea Iturralde
Garbiñe Larrea Iturralde

Sendabelarrek dakitena liburuaren egilea


2025eko urriaren 06a

Deigarria egin zaigun aurkikuntza arkeologiko batekin hasi dugu saioa. Mina tratatzeko landarerik antzinakoena aurkitu dute Tafugalten, Marokon, egindako indusketetan. Ephedra (Ephedra sinica) da sendabelarra eta prehistoriako medikuntzaz, hau da, duela 15.000 urte egiten zen medikuntzaz hitz egiten du. Gaur egun ere erabiltzen dugu eta oso antzeko erabilerak ematen dizkiogu, hori da bitxiena (edo ez). Efedrina gaur egun anestesiatik esnarazteko erabiltzen da, kirurgia ondorenean, tentsioa igotzen baitu. Asma tratatzeko ere erabili izan da eta hortik abiatuta erabilera txarrak ere eman izan zaizkio, kirolean adibidez. Nature aldizkarian argitaratu den albiste honi buruz gehiago jakiteko hona esteka.

Gaurko sendabelarra albaka (Ocimum basilicum) da. Albaka ezberdinei buruz aritu gara. Genovakoa (Ocimum basilicum Genovese) eta albaka sakratua (Ocimum sanctum) izan ditugu hizketagai, tulsi bezala ezaguna dena. Izan ere, 2025eko abuztuan albaka anitzei buruz Pubmed argitalpenean argitaratu den artikulu biziki interesgarria ekarri nahi izan dugu. Neuro endekapenezko gaitzak eta gaitz neuronal kronikoak, alzheimerra batez ere, izan dira sendabelarraren erabilerarekin batera ikergai izan dituztenak. Ikertutako sei albaka espezieei osagai fitokimiko ezberdinak aurkitu zaizkie, nahiz eta gaitasun antioxidatzaile eta neurobabeslea denei aitortzen zaien. Flabonoideak, osagai fenolikoak, olio esentzialak eta beste hainbat osagai dituzte, modu sinergikoan lan egiteko gai direnak, baina denen artean tulsi edo albaka sakratua izan da azpimarragarriena. Hemen duzue Ikerketa.

Gaurko gomendioa albaka bera izango da. Etxean landatzea nahi genuke hasteko, Euskal Herrian ondo hazten delako. Non erosi dezakeen jakin nahi duenak idatzi diezagula eta bidaliko diogu informazioa: mendabikoitza@argia.eus. Sukaldean eta botika gisara nola erabili landu dugu. Hartara, modu batean zein bestean erabilita, gure egunerokotasunera ekarriko dugu sendabelar hau.

multimedia
:: ::
Izpiliku ezkontza, "lavender wedding"
Aurrekoan, xaboi ikastarorako hainbat izpiliku barietateren olio esentzialak sailkatzen ari nintzela, galdu egin nintzen eta leku oso harrigarri batera eraman ninduen izpilikuaren inguruko jakintzak. (+)
‘Psyllium’ baino plantaina nahiago
Entzule baten proposamenari heldu eta psyllium zuntzari buruz hitz egin dugu gaur, izan ere, boladan ipini da psyllium hautsa eta badirudi denok hartu beharrekoa dela.... (+)
Zikutak ez du argirik
Argia ematen duten landareak, hau ikusteko ere jaio garela dirudi. Gure artean ditugun landare ohikoak dira asko, orkideak edo krasak adibidez, baina zuhaitzekin ere ari dira... (+)
Intsusa, azala gaztetzeko (ere bai)
Badirudi natura denok maitatzen dugun zerbait dela, baina ez da hala. Berriki egindako ikerketek diote biofobia areagotzen ari dela hirietan. Zer den eta zerk eragiten... (+)
Berdea
Bizi Baratzea Orriaren hirugarren zenbakia prestatzen ari ginela sortu zen eztabaida Dani Blanco argazkilaria eta bion artean. Koloreen arabera sailkatu behar sendabelarrak, eta berdera iritsitakoan... (+)
gora