Urtarril hotza, neguaren bihotza

Sagu txiki, sagu maite, zulotxoan gorde zaitez...

Basatia zera da, Euskaltzaindiaren arabera: “Hezi, landu edo zaindu gabea; animaliez mintzatuz, gizakiak etxekotu edo hezi ez duena”. Definizio horretatik at geratzen dira, beraz, zalantzarik gabe, ardiak, behiak, oiloak eta beste hainbat animalia etxekotu. Zer gertatzen da, ordea, beren kabuz gizakiarengana gerturatu ziren horiekin? Ez ditugu guk etxekotu, baina gure inguruan bizi dira eta horretara daude eginda; adibidez, saguak.


2025eko urriaren 20a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.
Etxe sagua (Mus domesticus)

TALDEA: Ornoduna / Ugaztuna / Karraskaria.

NEURRIA: 7,3-10,2 cm artean eta 12-25 g artean.

NON BIZI DA? Gizakia bizi den lekuetan. Basati bihurtutakoak ere badira, landatutako belaze inguruetan eta harresietan bizi direnak.

ZER JATEN DU? Gizakiaren inguruan bizi direnak orojaleak dira. Eremu basatiagoetan bizi direnek haziak jaten dituzte gehienbat, eta hainbat ornogabe.

BITXIKERIA: Azken ikerketek diotenez, Europan ez zen nekazaritzarekin batera zabaldu, itsas bidaiekin eta merkataritzarekin baizik.

BABES MAILA: IUCNren Zerrenda Gorrian  “Kezka txikiko” espezie modura izendatua.

Etxe-sagua (Mus domesticus) guztiok ezagutzen dugun espeziea da; gutxi batzuei iruditzen zaie laztangarria, eta askori gogaikarria. Bere oinatzen harramazkak entzun izan ditugu goiko ganbaran, eta susto bat edo beste ere eman digu gelan alde batetik bestera lasterka ikustean.

Ugaztun txiki horren arbasoak Iran, Pakistan eta inguruko lurretan sortu omen zien, eta denbora luzez haien bizilekua eremu horretara mugatu zen. Duela 15.000 urte inguru, alabaina, Asian zehar zabaltzen hasi zen, ondoren Europan zehar, eta lurralde gehiago eta gehiago konkistatuta, munduko animalia kosmopolitena izatera iritsi da.

Zer gertatu zen erlatiboki urte gutxiren bueltan saguek halako arrakasta izateko? Bada, gizakiok historian izan dugun arrakasta handienetako bati probetxua ateratzen jakin izan ziotela; hain zuzen ere, nekazaritzaren sorrerari.

Gizakiok haziak ereiten, jasotzen eta biltegiratzen hasi ginenean, saguek aukera aparta ikusi zuten elikagai-iturri seguru bat eskuratzeko. Soroetan gizakiok landatutako elikagaiak jaten hasi ziren, aletegi eta mandioetan gure erreserbak sabeleratzen, eta geroago, gure eraikuntzetan beren bizitokiak sortzen harrapariengandik urrun –ondoren beste harrapari bat sortu bazitzaien ere; Xapi eta bere espeziekoak, hain zuzen–.

Etxe-saguaren arrakasta azaltzen duen beste faktorea duen ugaltzeko gaitasuna da. Emeak, nahikoa elikagai eskuragarri izanez gero, urte osoan ugaldu daitezke. Urte berean 5-10 aldiz kumatu daitezke, eta kumaldi bakoitzean 4 eta 8 sagu-kumez erditu. Nahikoa janari aurkituz gero, beraz, hor duzue emaitza.

Badu izurriak sortzearen fama etxe-saguak, baina zoonosiak eragiten ez du arratoi arreak (Rattus norvegicus) adinako garrantzirik. Agian herri-kulturak ongi ikasia du elikagaiak lapurtu eta biltegiak konkistatzen zituen karraskaria dela sagua, eta horrek azaldu dezake, agian, hain zabalduta dugun musofobia edo saguekiko beldurra. Haien ikuspuntutik, ordea, gizakiarengana gerturatzea estrategia itzela izan zela esan daiteke, eta bizimodu gautar eta zuhur batek posible egin die gure artean bizirautea hainbeste urtez.

Adardun zaunkari txikia
2026-09-21 | Irati Diez Virto
Ohiturak balioa kentzen dio batzuetan balio handia duenari. Bada zelai bat nire herriaren pare-parean, eta haren ondotik pasatzean, bereziki iltzatzen dut begirada eremu hartara, ongi... (+)
Elikagai-sistema osasungarriago eta jasangarriago batek goitik behera aldatuko luke nekazaritza
2050erako mundu mailan dieta osasungarriagoa egingo bagenu, produktibitatea handituko balitz, eta elikagai-xahutzea erdira murriztuko bagenu, nekazaritzaren mundu mailako egitura eraldatuko litzateke. (+)
Txunditzen eta beldurtzen gaituen itsas harraparia
2026-07-13 | Irati Diez Virto
Euskal Herrian topatu ditzakegun itsas ugaztunen artean, aurkeztuko dugun animaliak sentimendu kontrajarriak sortu ohi ditu: miresmena eta kuriositatea batzuetan, beldurra besteetan. Orka edo ezpalartari buruz... (+)
Iluntasunean, soinuen bidez txibiak ehizatzen
2026-05-29 | Irati Diez Virto
"Izurdea” edo “balea” esaten dugunean, seguruenik denoi hiruzpalau animalia etorriko zaizkigu burura, beren izena jakin gabe ere: izurde handia, xibarta edo zere arrunta. Komunikabideetan asko... (+)
Animalia sozial eta kulturalak
2026-04-20 | Irati Diez Virto
Otsailetik apirilera bitarte hurbiltzen da euskal kostaldera berdela, arrain pelagiko estimatua. Estimatua dugu gizakiok, baina baita itsas ugaztunek ere, eta hari jarraiki gerturatzen dira horiek... (+)
gora