Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen dute.
Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.
Lege horri esker, laborantza interes orokorreko aktibitatea bilakatzen da. Horrez gain, pozoiei buruzko zuhurtasun printzipioa azkarki ahultzen da, eta ingurumena kaltetzen dituzten ekintzak arinkiago zigortuko dira, laborariek frogatzen badute nahigabean gertatu direla kalteak.
Bukatzeko, instalazioen bultzatzeko hainbat neurri ere proposatzen ditu legeak.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545