Uztaila errautsu, laboraria urguilutsu

Gertukoari eta ekologikoari tokia egiten dion denda berria Ea herrian

Maiatzean zabaldu zituen ateak Eako Berton dendak. Iñaki Biteri eta Iratxe Arriola dira proiektu honen atzean dauden kideak, eta diotenez, aspaldian zuten denda irekitzeko ideia buruan: “Umeak ditugu, baserrian bizi gara, zaintza lanetan ari gara, eta bizitza orekatuagoa izateko saiakeran abiatu dugu proiektua”. Lehen sektorearekin harreman estua dute lehenagotik, esaterako, EHNE Bizkaiarekin lanean aritu zen urteetan Arriola, eta beraz, bazuten loturarik hurbileko ekoizpenarekin eta bertako produktuekin. Eako lonja pixkanaka egokitzeko lanetan aritu dira azken urteetan, eta azkenean, iritsi da ideia errealitate bihurtzeko momentua.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko urriaren 13a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Euren proiektua abiatu baino lehen, Euskal Herriko antzeko zenbait egitasmo bisitatu zituzten Biterik eta Arriolak. “Igeldoko dendan izan ginen, Elorrioko Anbotope bisitatu genuen, Arrasateko Ereindajan…”, aipatu ditu Biterik. Eako dendan erosketa saskia betetzeko adinako produktu eskaintza zabala dute: garaiko loreak, pentsuak, lurra, olioa, esnekiak, kontserbak, zukuak, marmeladak, ozpina, ogia, inguruko artisauen produktuak, garbikariak, kosmetika produktuak, haragi loteak, arrautzak, kafea, prestatutako jakiak, eztia… “Denetik dugu dendan. Herrian bertan erosketak egiteko aukera eman nahi genuen eta kalitatezko produktuak ahalik prezio lehiakorrenetan eskainita”, dio.

Biterik nabarmendu duenez, gertukoari eta ekologikoari garrantzia ematen diote, baina, aldi berean, gehiegizko prezioak saihestuta. “Sasoiaren eta gaitasunaren arabera aldatuz doa, baina ahal dena hemen bertako ekoizleei hartzen diegu. Hiru ekoizlerekin hasi ginen elkarlanean, baina dagoeneko bost dira, eta sarea handitzen ari da pixkanaka”, dio.

Denda herritarren topaleku

Maiatzetik hona dendak izan duen harrerarekin pozik agertu dira bultzatzaileak, nahiz eta jakin badakiten udatik negura asko aldatzen dela herriko martxa. “Udan ez dugu aparteko lanik egin behar izan, ateak ireki eta kito, eginda zegoen dena, jende asko ibiltzen baita herrian udan”, azaldu du Biterik. Neguan 900 lagun inguru bizi dira Ean, eta kanpoan lan egiten duten askok erosketak kanpoan egiteko aprobetxatzen dutela uste du dendariak. “Bestetik, egia da orokorrean ez dagoela ohiturarik bertako produktuak eta ekologikoak erosteko, jendeak askotan pentsatzen du garestiak direla… hor badugu erronka, baina momentuz, oso pozik gaude erantzunarekin”, gehitu du.

Aurrera begira, erosketak egiteko ez ezik, denda berria herritarren topaleku izatea ere nahi dute bultzatzaileek. “Dendaren alboko lursaila gurea da, terraza bat egin nahi dugu hor, eta barratxo bat, kafea eta tea eskaintzeko”. Erosketa egiten dutenak egoteko leku lasai bat izatea nahi dute. “Azken urteetako joera da erosketak egitea ekintza guztiz inpertsonala izatea, saltzaileekin eta produktuekin inolako loturarik gabea… hori apurtzea da gure asmoa”, amaitu du.

Oñatiko bi lursailen lagapena, tokiko ekoizpen agroekologikorako
2025-11-30 | Garazi Zabaleta
Urteak daramatzate Debagoienan elikadura, kontsumo eta ekoizpen iraunkorraren alde lanean Debagoiena 2030 sarearen bidez. Ibilbide horretan pauso garrantzitsua eman berri dute: Tokixan elkartea sortu dute... (+)
Euskal Herriko arbola ekoizle txikien plaza Biriatun
2025-11-24 | Garazi Zabaleta
Ainitza mintegiko laborariak dira Aimar Rodriguez eta Audrey Hoc. Arbolak txertatzen eta fruitu arbolak ekoizten dihardute hainbat lursailetan. Baina, mintegiaz gain, Oma elkartea sortu dute... (+)
“Fruitu arbolekin zerbait egitea eskatu digu jendeak, eta agenda hurbilketa bat da”
2025-11-16 | Garazi Zabaleta
Urte bukaera iristearekin batera, labetik atera berri dute 2026ko Ilargia eta Landareak urteko lanen agenda, eta eskuragarri duzue ohiko tokietan eta ARGIAko dendan. Jakoba Errekondoren... (+)
Emakumezko sortzaile eta ekoizleen plaza
2025-11-10 | Garazi Zabaleta
2019an sortu zuten lau emakume sortzailek Dinagu kolektiboa. “Sortzaileon eta ekoizle txikien lana bakartia izaten da askotan: bakoitzak bere proiektua du, etxean edo lursailean aritzen... (+)
Kosmetika solidoa, modu artisauan egina
2025-11-01 | Garazi Zabaleta
Txikitako oroitzapenak gogoan ditu Leire Uriel Molinak, amonarekin landareak biltzera ateratzen zirenekoak. Nük Natura proiektuaren sortzailea da Baztango (Nafarroa) bizilaguna, eta kontatzen duenez, txikitako bizipenek... (+)
gora