Martxo eder eta lehorrak upelak betetzen ditu

Piperraren prezio guda eta Tuterako akordioa

Piper sasoia da, airea usaindu besterik ez dago. Bertako biperren (Capsicum annuum) aukera handia dugu: pipermina, Gernikakoa, Ezpeletakoa, Angeluko eztia, txorizeroa, pikilloa, morro edo handia eta kristal piperra. Kanpora begiratzen badugu, ezin konta adina dira eta horrek itsutuko gaitu. Piperra kanpotik ekarri genuen aspaldi, duela bost bat mende, eta egun euskal kulturaren osagai ezaguna da.

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2025eko urriaren 13a
1973-09-21ean nekazariek piperrez gainezka zituzten gurdiekin Iruñea-Zaragoza errepidea eten zuten.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Uda osoa biziagotzen digute piperrek, piper batzuek, batez ere frijituta edo erreta jaten direnek: pipermin, Gernika, txorizero, morro, Angelu eta abar. Uda amaian eta orain kontserban jasotzen dira, etorkizunaren gozagarri: pikilloak, kristal eta morroak erre, zuritu eta bere uretan ontziratuta; pipermina ozpin bixigarrian; txorizeroa, Ezpeleta eta Gernika gorritu eta lehortuta zintzilik eta aurreraxeago mamia kendu eta hauts eginda edo saltsa bihurtuta; pipermina eta Ezpeletakoa, ondo gorritutakoan, jakien ongarri ezti edo bizi izango den mehe-mehea ez den hauts eginda.

Piperra nonahi bizi da gurean, eta bertakoez gain makina bat klase berri ikusten da bazterretan. Mundua dugu Euskal Herrira bizitzera etorria, eta mundu bat piper, ez, piper mundu ugari, kultura ugari ekarri eta bertaratua da, dagoeneko hemen. Kultura bakoitzak bere piper kultura du, eta asko eta asko hemen ditugu; ohitzen ahal gara. Gure iloben ilobek bere, bertako izango dituzte etorri eta etorri ari diren Ameriketako, Afrikako, Asiako eta Europa urruneko piperrak.

Bertako piper barietateak babesten dituzten izendapenak baditugu Euskal Herrian: Ezpeletako Piperra Jatorri Izendapena, Angeluko “Biper eztia” label gorria eta Pipermina eta Gernikako Piperra Eusko Labelak. Baina Nafarroa da Euskal Herriko piper soro erraldoia, eta piper jorratuena Lodosako Pikillo jatorri izenak arautzen duena da, Andosilla, Azagra, Carcar, Lerin, Lodosa, Mendabia, San Adrian eta Sartaguda udalerrietan landutakoak soilik babesten dituena.

Jatorri izenaren geografiatik kanpo dago Buñuel, baina han lehertu zen 1973an, irailaren 21ean “Piperraren Guda” izendatu zena, orduko diktadurako lehen nekazaritza greba. Piper kontserba egiten zuten Nafarroako eta kanpoko industriek urte batetik bestera jaitsi zuten piper kiloaren prezioa 13 pezetatik 4ra, eta nekazariak sutu egin ziren. Piperrez gainezka zituzten gurdiekin ehunen bat traktorek Iruñea-Zaragoza errepidea eten zuten. Gero eta nekazari gehiago bildu, eta trenbidea ere berdin; inguruko herrietara ere zabaldu zen altxamendua: Ribaforada, Aragoiko Mallen... Piperra orduan ere garrantzitsua zen, eta 10.000 nekazari mugitu omen ziren. Carrero Blanco zen orduan Espainiako presidentea, eta agi denean hark mugitu zuen irtenbidea topatzeko premia. Estatuko Nekazaritza Ganberaren presidentea bitartekari, hilaren 24an buñueldarrak buru, nekazariz mukuru zen Tuterako pilotalekuan lotu zuten akordioa: 6 pezeta kiloko. Nekazari horietako batzuek guardia zibilen eta baita garai hartako Tribunal Especial de Orden Público zenaren aurrera azaldu behar izan zuten.

Piperra maina berezia behar duen landare delikatua da, laborantza arretatsua eskatzen du eta soilik eskuz biltzen da. Tokian tokiko barietateak dira, eta organoleptikoki paregabeak, jaleen artean sona handia eman dietenak. Sortu eta zaintzen dituzten nekazariak bezala.

Bioaniztasuna? Ez, biobakuntasuna
2026-03-09 | Jakoba Errekondo
Ikusgarria da paisaia. Garitzak berde daude. Laboreen lurraldeak bete-bete eginda eta aurtengo uraren emana eta noiz-nola izan den kontuan izanda, esan daiteke ondo bidean iazko... (+)
Denak ez ditugu lagun
2026-03-02 | Jakoba Errekondo
Udaberria badoa. Lotsagabe xamarra dela pentsa dezakezu; izan ere, egiten diogun kasu eskasagatik, aspaldi erabaki zuen ez gintuela gehiago agurtuko, ez etortzen denean, ezta alde... (+)
Negu on igaro
2026-02-23 | Jakoba Errekondo
Aurten hotz pixka bat badugu, bejondeigula. Negurako jasotako jakiak gozatzeko eguraldi aproposa. Gaur egun izozkailua eta hozkailua ditugu horretarako erreginak, baina garai batean barazkiak, fruituak,... (+)
Inausketa eta orbaintzeko pasta
2026-02-16 | Jakoba Errekondo
Epaila badator eta zuhaitzen eta arbolen epaiketak, inausketak edo kimaketak egiteko sasoia da. (+)
Bakoitzak bere habia
2026-02-09 | Jakoba Errekondo
Zetazko habiak nabarmenak dira orain, prozesionaria edo pinu-beldarrarenak (Thaumetopoea pityocampa). Sortzen hasi zirenean aurrea hartu ez bazitzaien, behintzat. (+)
gora