Asteroko buletina
San Jil, iratzeak ebaki trankil.

Iturrietako Mendiak eta Gasteizko Mendiak babesteko erresistentzia eguna egin dute

Mendi horietan egin nahi dituzten zentral eoliko eta fotovoltaikoen aurkako aldarriak zabaldu dituzte urriaren 20an herritarrek egin duten mendi martxaren bidez. Arabako Mendiak Aske elkarteak antolatu du egun osoko egitaraua.


2024ko urriaren 21a

"Azazeta-Laminoria salba dezagun" lemapean elkartu dira herritarrak. Arabako Mendiak Askek seinalatu du "mendi horien industrializazioak eta pribatizazioak" biodibertsitatearen eta ekosistema egonkorren galera ekarriko luketela. Nabarmendu du egun jabetza komunala dutela eta "birsortzeko gaitasuna errespetatzen duten erabilerak" dituztela.

Gaineratu duenez, kontzejuek zentral eoliko eta fotovoltaikoaren aurkako jarrera adierazi dute. "Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak egindako txosten teknikoak arrazoia ematen digu, eta ondorioztatzen du Laminoriako zentral eolikoak sortuko lukeen ingurumen-inpaktuak larritasun kritikoa izango lukeela, eta ezin dela onartu hori egitea arriskuan dauden hegazti-faunaren eta kiroptero katalogatuen gainean eta Natura 2000 Sareko espazioen arteko konektibitate ekologikoaren gainean", azaldu du Arabako Mendiak Askek.

"Gure agintariek Iberdrolarekiko basailutza adierazten dute"

Arabako Mendiak Askek zera adierazi du: "Eskandalagarria eta oso kezkagarria da Aixeindar enpresak balio ekosistemiko handiko mendietan zentral eoliko eta fotovoltaiko bat proiektatzea, Eusko Jaurlaritzaren partaidetzarekin. Lurraldeak dituen kontserbazio-printzipioekiko erakusten duten itxuragabekeriaren eta mespretxuaren neurria ematen digu. Era berean, gure agintariek transnazional energetikoekiko, kasu honetan Iberdrolarekiko, duten lankidetza eta basailutza adierazten du".

Aurreko astean Arabako Mendiak Askek salatu zuen Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen haizea neurtzeko dorreak ez dituela gaur egun hegaztien babeserako neurriak bermatzen.

Alvaro Camposek energiari buruzko hitzaldia emango du urriaren 24ean Zizurkilen
2024-10-22 | Estitxu Eizagirre
"Sare elektrikoak eta lurraldea: sistema energetikoa eztabaidagai" hitzaldia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak. Herribizigune eta Ezkeltzu Bizirik taldeek elkarrekin antolatu dute hitzaldia. (+)
TXOSTENA ESKLUSIBAN | "Laminoriako parke eolikoak ekarriko lukeen ingurumen eragina ez da onargarria"
2024-10-22 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote... (+)
Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen dorreak ez ditu hegaztien babeserako neurriak bermatzen, Arabako Mendiak Askek salatu duenez
2024-10-15 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako... (+)
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an
2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen... (+)
Haziak eta etorkizuneko auziak
2024-09-22 | Estitxu Eizagirre
Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora