Uztailean, aho beltz, lehor eztarrian

Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta azalpen zirikalariak emango. Unai Agirrek ingurumenari buruzko bertso zaharrak kantatuko ditu. Irailaren 26an izango da, ostegunarekin, 19:00etan Tolosako Topic-en.


2024ko irailaren 23a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Marea biziak ikusgarri daude azken egunotan. Ilargiak landareengan ere badu bere eragina eta Jakoba Errekondok idatzitako agenda honek adieraziko dizu 2025ean ilargia garai bakoitzean zein fasetan egongo den eta horren arabera landareetan zer lan egitea komeni den, emaitza hobeak jasotzeko. Balio du bai baratzerako, bai etxeko landareak hobeto zaintzeko, basoa gobernatzeko edo lorategia lantzeko.

Erabiltzaile batek egindako proposamena aintzat hartuta, 2025eko agendak hilekoaren informazioa idazteko taula ere badakar.

Herritar bakoitzak bere erabilera

Hizkuntzarekin gozatzen dutenentzat, astero esaera zahar bat eta hiztegia.

Hilabete bakoitzean bertako eta sasoiko zer barazki dauden azaltzen du, erosketak egiterakoan lagungarri izateko.

Naturzaleentzat, hilabete bakoitzean bertako piztia bat aurkezten du, hari buruzko azalpenekin eta Antton Olariagaren ilustrazio aberatsekin.

Baratzean hasi nahi duten herritar eta ikastetxerentzat, lehenego zortzi urratsak zein diren azaltzen du.

Eta dagoeneko baratzean jo eta su aritzen direnentzat, egunero garai horretan egiteko egokia den lan bat proposatuko dizu, baratzeko lanak antolatzen laguntzeko. Eta beste hamaika xehetasun ere bai: zein diren baratzea aberasten duten landare laguntzaileak, polinizatzaileak nola erakarri, ongarriketa ongi nola egin, landareen txandakatzea nola egin, zein landare jarri zeinen ondoan eta zein landarek ez duten elkar atsegin, tratamendu naturalak zein diren eeta nola egin, barazki bakoitza zehazki noiz erei-landatu-uzta jasotzen den...

Bulegoan lan egiten dugunontzat ere agenda erabilgarri eta atsegina da: hitzorduak eta eginbeharrak idazteko lekua dauka eta kanporako, naturarako leiho bat ere bada, Lurra garai horretan zertan ari den aktualitateari jarraitzeko.

Agendaz gehiago irakurtzeko: Itsaso Zubiriak ARGIAren Komunitatea atalean egindako artikulua.

Ongi-etorri, mantangorri
2026-10-19 | Estitxu Eizagirre
Urriaren 17an Ordiziako (Gipuzkoa) Plaza Nagusian aurkeztu zuen EHKOlektiboak zigilu agroekologikoa: marigorriaren irudia ikus zitekeen Euskal Herri osotik etorritako ekoizleen mahaietan eta elikagaien etiketetan. Goiz... (+)
EH Bilduk datu-zentroen hedapena mugatzea eskatu du "industria lehenesteko", baina bultzatzen jarraitzea erabaki du Legebiltzarrak
2026-10-16 | Estitxu Eizagirre
Eusko Legebiltzarrean datu zentroei buruzko eztabaida egin dute urriaren 15eko Osoko Bilkuran. EH Bilduk mozio bidez eskatu zuen "hipereskalako" datu zentroen hedapena "mugatzeko", eskura dagoen... (+)
Zazpi lurraldeetako elikagai agroekologikoak eskuratzeko aukera urriaren 17an Ordizian
2026-10-14 | Estitxu Eizagirre
EHKOlektiboak azoka berezia antolatu du Ordizian (Gipuzkoa), larunbata honetan. Bertan aurkeztuko dute marigorri bat iruditzat duen zigilua: Euskal Herriko etxalde agroekologikoen identifikatzailea. Dagoeneko zigilu hori... (+)
Amillubi proiektuak erosketa burutu du: jada bereak dira baserria eta lurrak
2026-10-12 | Estitxu Eizagirre
Urriaren 11n egin dute azken ordainketa eta Zestoako (Gipuzkoa) Iraeta auzoko Amilibia baserria eta bere lurrak Biolur elkartearen jabetzakoak izatera pasatu dira. Abenduan beteko ditu... (+)
Ilargia bezain biribila irten zen 10. agenda ospatzeko bertso bazkari berezia
2026-09-28 | Estitxu Eizagirre
Azpeitiko Azoka Plazan 50 lagun elkartu ziren irailaren 26an, Ilargia eta landareak agenda hamargarren urtez kaleratu dela ospatzera. Kasualitatez edo ez, ilargi beteko egunean. Elikaguneak... (+)
gora